Gerry Adamsek Sinn Féineko lehendakaritza utziko du

  • 1983tik da Sinn Féineko lehendakaria eta iragan larunbateko alderdiaren kongresuan erreleborako garaia zela eta kargua utziko zuela iragarri zuen.


2017ko azaroaren 20an - 11:16
Gerry Adams hauteskunde kanpaina batean. (Arg.: An Phoblacht)t Gerry Adams hauteskunde kanpaina batean. (Arg.: An Phoblacht)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Adams eta aurten hil den Martin MacGuinness izan dira Sinn Féin alderdi irlandar errepublikaren buruzagi nabarmenenak azken ia lau hamarkadetan. Esaten da lehenago IRAko buruzagitzako kideak ere izan zirela biak. Edozein kasutan, eta bake prozesuaren ondorioz, Adamsek azken urteetan batez ere egin du politika Irlandako Errepublikan eta, MacGuinness, aldiz, Ipar Irlandako gobernu autonomoan murgildu zen buru belarri.

AnPhoblacht agerkari errepublikarrean irakur daitekeen gisan, bi buruazaiek aspaldi hitz egina zuten haien erreleboaz. Politikaren goi maila utziko du Adamsek, 2018an utziko du alderdiaren lehendakaritza eta ez da berriz aurkeztuko Irlandako Parlamentuko hautagaitzara. Adamsek 69 urte ditu eta 34 egin ditu alderdiaren buruzagitzan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irlanda
2024ko otsailaren 5
EUROPAKO TXIKI(TU)AK
Marginaliak

2023ko apirilaren 17
IRA-k izan duen satorrik kaltegarriena
Stakeknife, omenka

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!