Genero indarkeria jasan duten EAEko 4.565 emakumek Ertzaintzaren babesa jasotzen dute

  • Iaz baino 80 emakumek gehiagok jasotzen dute babesa. Nabarmentzekoak dira "Bortxa" telefonoa erabiltzen duten 732 emakumeak –Ertzaintzarekin lotura zuzena dute– eta bizkartzaina duten 66ak.

     


2018ko azaroaren 22an - 12:20

Hego Euskal Herrian, orotara 4.869 emakumek dute irekia "genero indarkeriaren edo etxeko indarkeriaren ondoriozko polizia babeserako espedientea". Gaur eman ditu datuak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. EAEn 4.565 emakume dira babes neurriren bat dutenak. Nafarroako datuak aldiz pasa den astean eman zituen Foruzaingoak, eta 304 herritar zenbatu ziren.

Zehatzago esanda, Bizkaian bizi dira gehienak –2.304 emakume–, ondoren Gipuzkoan –1.472– eta azkenik Araban, Nafarroako bikoitza baino gehiago –789 herritar–.

Biktimak lau arrisku mailatan banatzen dituzte, eta horren arabera zehazten dira babes neurriak. Biktima horiei guztiei autobabeserako prestakuntza ematen zaie, eta jarraipen bat egiten zaie –"aldian behin, telefonoz"–. Arrisku maila larriagoa izanez gero, bestelako neurriak hartzen dira. Nabarmenenak, bizkarzain pertsonalak; 66 emakumek dute EAEn. Eta epaileen aginduz, eskumuturreko elektronikoekin egiten zaie jarraipena 30 erasotzaileei. Urruntze aginduak ere ohikoak dira hiru Lurralde Historikoetan: orotara 3.023 kasu daude erregistraturik.

Berrikuntza

Bortxa izeneko sakelekoetarako aplikazio bat lantzen ari da Ertzaintza, "laister" izango da eskuragarri. "Genero indarkeriaren biktima diren emakumeentzako aplikazio espezifikoa" dela esan dute, eta laguntza eskatzea erraztea ekarriko du.

Bortxa telefono zerbitzuak ere jarraituko du bere zerbitzua ematen. Eguneko 24 orduetan du arreta zerbitzua, 900 84 01 11 telefono zenbakian.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude