Nahi baino gutxiago dakit arteaz (ere), baina aski ongi dakit kontzientziak astintzeko tresna paregabea dela. Hala eta guztiz ere, arte bisual garaikidean ez omen dago hizkuntza gutxituen arrasto handirik, ez Euskal Herrian, ezta munduan ere. Ez da soilik gutxi sortzen dela hizkuntza gutxituetan, baizik eta ez dela batere ohikoa sorkuntza lanek hizkuntza edo, gure kasuan, euskara gaitzat hartzea. Artea nork, norentzako edo zertarako sortzen duen galdetzera eraman gaitzake, batetik; bertzetik, badu paradoxatik aferak, hizkuntza ahotan etengabe dugunok ez baitugu hizkuntza artelanetan gorpuzten, nonbait.
Hori izan zen, hain zuzen ere, Zaloa Ipiña artistaren hausnarketen hari muturretako bat eta horregatik ekin zion, bertzeak bertze, hizkuntza zapalkuntza irudikatuko zuten piezak eta instalazioak sortzeari. Arte plastiko eta bisualetan ibilbide emankorra du bilbotarrak eta azken urteotan hizkuntza, euskara, izan du lehengai publikoaren esku, Euskal Herrian zein kanpoan, paratu duen lanean.
Nabaria da dokumentazio lan zuhurra egiten duela sortze prozesuan. "Gorreri bisuala" erakusketan, errate baterako, hizkuntzak gutxitzeko erabilitako tresnak ikertu eta pieza artistiko bihurtu zituen. Erakusgelan barrena joan ahala, piezek ikuslea zeharkatzea lortzen zuen Ipiñak eta bizipenaren ondotik, gorputzak gela utzi bai, baina gela ikuslearengan gelditzen zen; nola erran, Ipiñak ireki zion arte bisual garaikideari gela bat euskararena.
Orain hizkuntzen arteko harremanei erreparatu die eta hizkuntza ekologiaren begiradatik sortu du "Mingainatu" erakusketa, ekaina akitu arte hiri buruzagian ikusgai dagoena, zehazki Apaindu galerian, iruindarren eta bisitarien esperoan. Zaloa Ipiñak iskin egin die aniztasunaren interpretazio hutsalei, mundua ekarri du mapa batera eta ez du paretan zintzilikatu, lurra baino tokirik aproposagorik ez baitago lurra bera biltzeko, doike. Lurraren izkinak miatu eta, artearen galbahetik pasata, badirudi mundua zapaltzeko aukera luzatu nahi digula, oinazea eragitea zeinen erraza den erakusteko.
Ez dut erakusketaren spoilerrik eginen, baina iruditzen zait hizkuntzen inguruko bigarren proiektuan koska bat harago joan dela. Abagune ederra eskaintzen du Ipiñak gogoetarako, noiz eta hauteskunde kanpaina bizian. Bertzerik ez bada, Zaloaren bideari jarraiki, koska bat harago eramaten ahal dugu esaldi ezaguna eta erran euskarak (ere) dirua behar duela, eta gela bat artearentzat.
Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.
Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]
Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]
Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]
Interneten oinarria duen argazkigintza lehiaketa batean, 1839 Color Photography Awards delakoan, tranpa gertatu da. Kategoria berezia sortu zuten 2024ko ediziorako, Adimen Artifizialeko irudiak aurkeztekoa, eta irabazleak tranpa egin zuen, argazki erreala aurkeztuta irabazi zuen... [+]
Euskal Herriko kobazuloetan Madeleine aldiko (duela 18.500 eta 13.500 mila urte bitartekoak) labar-artea metodo konputazionalak konbinatuz aztertuta, ezaugarri espazialen eta ikonografikoen arabera bereizi dituzte irudiak, eta ondorioztatu dute lau multzotan bana daitezkeela.
Askotariko diziplina artistikoetan aritua, sona handikoa bai Euskal Herrian eta bai nazioartean, sortzez Alkizakoa zen semea igande honetan hil da bihotzekoak jota. Ur-Mara museoaren sortzaileetako bat izan zen, Thoreau espazioaren sorreran ere aritu zen eta Dantza filmean egin... [+]
Beste hainbat emakume artistaren gisara, Elsa von Freytag-Loringhoven (1874-1927) abangoardien historia ofizialetik erabat ezabatu zuten, bere jardun artistikoaren muina, sutsua bezain berritzailea izan arren.
Oihal fabriketako emakume langileak eta bertsoa josi ditu Emakumeen haria ekimenak. Ekainaren 7an izango da Villabonan. Bertaratzen denak ezagutuko du egun Bertsozale Elkartearen egoitza den Subijana etxea iraganean oihal fabrika izan zela; entzun ahalko ditu bertan lan egin... [+]
Gaur 100 urte beteko zituen Nestor Basterretxeak (Bermeo, 1924 - Hondarribia, 2014). Hamaika lanetan nabarmendu zen, eta hamaika bider mintzatu zen ARGIArekin. Pasarte interesgarri batzuk ekarri ditugu hona.
Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]