Deialdiak eta asanbladak sare sozialen bidez eginda, protesta jendetsuak ari dira izaten Marokon, hala nola Rabat hiriburuan eta Casablanca eta Tanger hirietan. "Egiturazko erreformak" eskatzen dizkiote gobernuari.
38 milioi pertsona inguru bizi dira Marokon, eta horietatik 8,2 milioik ditu 15 eta 29 urte artean. Langabezia-tasa oso handia da: batez beste, 24 urtetik beherakoen ia erdia (%46,1) dago langabezian, eta horien erdia, hau da, 15 eta 24 urte artekoen %25 inguru, ez dira ari ez lanean eta ez ikasten. Kexu dira ikasketak garestiegiak direlako haien poltsikorako. Lan egin nahi dute, eta ez etxean gelditu ezer ere egin gabe; Marokoko Le Desk egunkari digitalean irakurri daitekeenez.
Marokoko Gobernuari "hezkuntza eta osasun hobea" eskatzen dizkiete, erreformak exijitzen dituzte, herrialdea bizigarri izateko. "Marokon bizi nahi dugu; emigratzea ez dadila aukera bakarra izan", adierazi dute hainbat gaztek Le Desk-eko erreportaje horretan. Europa Press albiste-agentziak jasotako txosten baten arabera, hiru marokoarretik batek aitortu du herrialdea uztea pentsatu duela noizbait; 18 eta 29 urteko gazteen kasuan, %55ak.
Ez dira protesta isolatuak
Ez dira oraintsu hasi protestan, baina joan den larunbataz geroztik areagotu egin dira mobilizazioak, baita errepresioa ere. Hiru gauez jarraian, Rabat hiriburuan, denera 300 pertsona baino gehiago atxilo hartu ditu Poliziak. Rabaten bizi den Marc Ferrà kazetariak Ser irrati-kate espainiarrean kontatu duenez, astelehen gauera arte bederen, manifestariak "era baketsuan" aritu dira aldarrikapenak egiten, ehunka polizia-agentek inguratu dituzte, eta aitzakiarik ere ez dute behar izan manifestarien aurka egiteko, edo atxilotzeko. Komunikabideekin hitz egite hutsa atxilotzeko motibo bihurtu zaie.
Badira faktore gehiago. Ferrà kazetariak irratian esan duenez, azken aste eta hilabeteetan "hainbat emakume" hil dira osasun-etxeetan, erditzera joan eta zerbitzu eta baliabide eskasiek eraginda, eta protestak eragin ditu horrek ospitaleen atarietan. Horrez gain, duela bi urte lurrikara indartsu batzuk jazo ziren Marokoko hainbat lekutan, eta gobernuak hitzeman bazuen ere laguntza ekonomikoak emango zituela, ez da apenas ezer egin. Bestalde, Israeli boikot egiteko mezua ere badute manifestariek; Marokoko Gobernuari eskatzen diote estatu sionistarekin harreman diplomatiko eta ekonomiko oro eteteko.
Rabaten ez ezik, Tanger eta Casablanca hirietan ere ari dira mobilizatzen. Azken bi horietan, Marc Ferrà kazetariak El Periódico de Catalunya-n idatzi duenez, jendetsuagoak ari dira izaten protestak, baina komunikabide gehienak Rabaten zentralizatzen direnez, Poliziak ez du esku horrenbeste hartu.
Munduko Futbol Txapelketa
2030eko Munduko Futbol Txapelketa Marokon, Portugalen eta Espainian jokatuko da. Eta aurrez, Marokon, Afrikako Futbol Kopa egingo da negu honetan. Halako tamainako txapelketa antolatzeak iraganean beste hainbat herrialdetan eragin bezalaxe, obra eta inbertsio handiak egitea dakar. Rabat hiriburuan, soil-soilik, bi futbol estadio handi ari dira eraikitzen, eta zenbait hotel ere bai, atzerritik joango den jende guztia hartzeko.
Marokoko Gobernuak dio ez duela "gaitasun ekonomikorik" osasungintzan eta hezkuntzan "egiturazko erreformak" egiteko, hala diote manifestariek, baina bien bitartean "sekulako inbertsioak" ari dela egiten halako azpiegituretan.
Gazteak lehen lerroan
Nepalen eta Madagaskarren azken hilabetean gertatu bezala, Z belaunaldia edo gazteria ari da protestak gidatzen Marokon. Mobilizazioak antolatzeko era, orain arte ikusi gabekoa da. Bi kolektibo anonimo daude protesten atzean: GenZ212 (hau da, Z belaunaldia + Marokoko aurrezenbakia, 212) eta Morocco Youth Voice (Marokoko Gazteen Ahotsa).
Facebook eta Discord sare sozialen bidez ari dira antolatzen. Bideo-deiak egiten dituzte, asanblada birtualak. Igandean, 3.000 pertsona baino gehiago egon omen ziren konektatuta, gau horretako eta ondorengoko mobilizazioak antolatzeko. Txandaka eta azpi-taldetan hitz egin eta eztabaidatzen dute.
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Marokoko Mohamed VI erregeari gutuna bidali dio babesa adierazteko.
Bizitza errealeko esperientzia pertsonaletan oinarritua, Iratxe Fresnedak bidaia pertsonal batean sartzen gaitu. Iraganak eta orainak bat egiten dute ikusmen-esperientzia izugarri sentsorial batean; Danubio ibaiaren ertz lasaietatik hasi eta Madrilgo bizimodu asaldaturaino, lau... [+]
Ceutako Tarajal hondartzan hamalau lagun hil zituzten duela hamar urte, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta Marokoko polizien tiro artean. Haien senide eta lagunek urteurrena baliatu dute justizia eskatzeko, auzia oraindik epaitegietan baita. Justizia... [+]
Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]
Ostiral gauean izan zen lurrikara, eta azken datuaren arabera 2.000 pertsona baino gehiago hil eta beste hainbeste zauritu dira, gehienak oso larri. Erreskate lanetan dihardute “larrialdietako zerbitzu guztiek”, eta astelehena erabakigarria izango dela gogorarazi... [+]
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gutun bat bidali dio Marokoko Mohamed VI.a erregeari, "harremanak sendotzeko" pausoa emateko. Astelehenean baieztatu du asmoa dutela okupatutako Mendebaldeko Saharako Dakhla hirian kontsulatua irekitzeko.
Marokotik irten ondoren migratzaileek zortzi egun eman dituzte itsasoan noraezean, larunbatean hondoratu arte.
Duela mende bat, 1923ko uztailean, espainiarrek lehen aldiz erabili zuten iperita edo ziape-gasa deiturikoa Arrifeko populazio zibilaren kontra. Aurretik, Lehen Mundu Gerrako potentziek soldaduen aurka ondo probatuta zuten arma kimikoa. Erabilera horren ondorioak gaur nabari... [+]
Espainiako Kanpo Arazoetarako ministroak ukatu egin du Espainia Mendebaldeko Sahararen potentzia administratzailea dela. Baina bada.
Urteetan, Espainiak Sahararen gaian neutrala zela zioen, nahiz eta gezurra izan: partziala zen, oso. Marokoren alde. Palestinako Aginte... [+]
Patera batean Iberiar penintsulara iritsi ondoren, Iruñera etorri zen duela urte eta erdi. Iturgintza ikasten ari da eta Paris 365 jantoki sozialak abian jarritako futbol taldeko kidea da. Zenbait erabiltzailek osatutako talde honetan harreman eta adiskidantza sareak... [+]
Marokok 2020an ia hiru hamarkadatako su etena hautsi zuenetik, gerra berrabiarazi dute Rabatek eta Mendebaldeko Saharako askapen mugimendu nazionalak. Polisarioa XVI. Kongresua egiten ari da egunotan, eta estrategia berria eztabaidatzen ari dira. Buruzagitzan Brahim Galik... [+]
Caminando Fronteras kolektiboak argitaratu berri duen txosten baten arabera, 11.286 pertsona hil dira azken bost urteetan Europako Mendebaldeko muga gurutzatzeko ahaleginetan.