Gazako uzta ugari hondatu ditu abioi israeldar batetik botatako herbizidak

  • Gazako soloetako uzta ugari kaltetuta edo deuseztatuta geratu ziren joan den abenduan, Israeleko hegazkin batetik jaurtitako herbizidaren erruz. Hala jakinarazi zuen Gazako Nekazaritza Ministerioak abenduaren 23an, Isabel Pérez kazetariak eldiario.es agerkari espainiarrean idatzitako erreportajean adierazi duenez.


2016ko urtarrilaren 8an - 00:50
Jaled Abu Mandilen semeetako bat, suntsitutako laboreen ondoan (Arg.: Isabel Pérez).
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Aipatutako artikuluak zenbait laborari palestinarren testigantzak jasotzen ditu. Horien arabera, abendu amaieran Israelgo hegazkin batek gutxienez Gaza eta Israel bereizten dituen Marra Berdea zeharkatu eta substantzia kimikoak jaurti zituen. Ohikoa izaten da hori, baina orduko hartan hegazkina inoiz baino barrurago sartu zen Gazako lurretan.

“Beti botatzen dituzte [herbizidak] gure soloetan, baina sekula ez hainbeste”, adierazi zuen Jaled Abu Mandil, kaltetutako laborarietako batek. “Marra Berdearen barrutik 100 metroraino iritsi izan dira, baina oraingoan 500 metrora zabaldu da pozoia”. Hark landatutako garagarra eta garia egun gutxira hil ziren.

Aitzakia, segurtasuna

Israelek segurtasun militarra erabili ohi du inguruan herbizidak botatzeko justifikaziotzat. Diotenez, belarrak akabatu behar dituzte bertan dabiltzan soldaduek ondo ikusteko oztoporik eduki ez dezaten. Horri eremuaren “berdintzea” gehitu behar zaio, hau da, hondeamakinek Marra Berdearen inguruko lurra zapaldu eta bidean aurkitzen duten guztia suntsitzea.

Israelek Irisgarritasun Mugatuko Eremuak (ARA) izendatuta dauzka bere kabuz Gazako mugan, baina nahieran moldatzen ditu. Herbizidarekin kaltetutako lurretako asko Marra Berdetik 300 metro baino gehiagoko distantziara zeuden, israeldar hegazkinen eraginetik kanpo geratzeko nahikoa, ustez behintzat. Fumigatzearen ondorioz, zenbait jakiren uztak osorik galdu dituzte inguruko nekazari palestinarrek.

Horrez gain, lekukoetako batek adierazi du Israelgo hegazkinaren gidariak nahita puskatu zuela elektrizitate-linea bat, zeinaren bitartez Israelek argindarra eman behar baition Gazako Lerroari, nazioarteko hitzarmenen arabera.     

 


Palestina kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 7
LEKUKOTASUNA | Sonia Bego, Global Sumud Flotillako euskal ekintzailea
"Kontainer batera sartzeko agindu zidaten; hori zen barkuko kartzelarako sarbidea"

2026ko maiatzaren 4
Ana Ribacoba Menoyo (Global Sumud flotilla Euskal Herria)
“Flotilla berrantolatzen ari da, ez dugu ekimena bertan behera utzi”

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.