Gazako Deklarazioa

Argazkia: USA Today

2023ko abenduaren 20an - 11:57
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Palestinar herriaren egoera oso larria da arrazoi askorengatik, akaso britainiarrek 1917an Balfourreko Deklarazioa ezagutzera eman ondoren bizi duen konplexuena. Arrazoi askorengatik da hala. Bazen oso larria 2023ko urriaren 7aren aurretik, eta ondorengo Israelen eraso basatiak are gehiago okertu du, bereziki Gazan, baina baita Zisjordanian ere. Hil ala bizikoa lehen, hil ala bizikoa orain ere. Batetik, Balfourreko garai hartatik eta 1948an Israelgo Estatua sortu arte Erresuma Batuko, bereziki, eta Frantziaren sostengua izan zuen. Israel jaio zen Sobietar Batasunaren eta AEBen laguntzarekin, eta azken 75 urteotan azken horren itzalean bilakatu da erraldoi.

Honakoa da Balfourreko adierazpena, Wikipediaren itzulpenean: “Bere Maiestatearen Gobernuak ontzat ematen du Palestinan herri juduarentzako jaioterri nazional bat ezartzea, eta ahaleginik onenak egingo ditu helburu hori betetzen laguntzeko, argi eta garbi adieraziz ez dela Palestinan dauden komunitate ez-juduen eskubide zibil eta erlijiosoei edo beste edozein herrialdetako juduen eskubideei eta estatus politikoari kalte egingo liekeen ezer egingo”.

Sinesgaitza da irudikatzea nola sei lerroko adierazpen batek eragin dezakeen halako txikizioa. Lerro horietan bi klabe giltzarri zegoen: batetik, juduei –“herri judu” izendatzen ditu– Palestinan “jaioterri nazional bat” izateko eskubidea aitortzen die. Eta, bestetik, zehazten du horrek ezin ditzakeela kaltetu lurralde horretan bizi diren komunitate ez juduak. Hala esanda, badirudi gehiengo handia judua zela Palestinan, eta palestinarrak komunitate txiki batzuk besterik ez zirela, baina justu alderantziz zen: palestinarrak %94 ziren eta juduak komunitate txiki horiek. Eta larriena da deklarazioak palestinarrak ez zituela izendatu ere egiten.

Balfourrek estatua sortzea ahalbidetu zion sionismoari, eta Israelek lehen existitzen ez zen herri bat eraiki zuen Palestinan, “juduen herria”, 2018ko Israelgo Konstituzioak onartzen duen herri bakarra, ez baitie eskubide nazionalik onartzen palestinarrei. 2012an NBEk Palestinako Estatua onartu zuen, baina Israelek ez, beraz ez dago estatu palestinarrik. Horra Israelen indarraren neurria. Baina nola egiten da estatu bat lurrik gabe? Hori da oraindik orain bolo-bolo dabilen bi estatuen teoriak gauzatu beharko duen miraria.   

Mende bat geroago palestinarrek ez dute lortu Balfourreko Deklarazioari  buelta ematea, baina larritasun horren baitan bada oraindik esperantzarako izpirik: mende bateko kolonizazio eta zapalkuntzaren ondoren, palestinarren erresistentziarako gaitasuna bizirik dago. Eta bada garaia idazteko Balfourrekoaren guztiz alderantzizko deklarazioa, esaterako Gazako Deklarazioa: "Erresistentziarako eta beren burua defendatzeko eskubideez gain, palestinarrek eta Israelgo juduek badute elkarrekin eta bakean bizitzeko eskubiderik". Orain ez da posible, baina orain hasita akaso hiru hamarkada barru bai; Israelgo Estatua ere Balfourretik hiru hamarkadara sortu zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
ANALISIA
CAFek Israelekin kontratua eteteko asmorik ote du?

Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]


Tunisian dira, abiatu eta astebetera
“Flotillaren aurkako eraso bat Palestinaren aldeko greben pizgarri balitz, ongi etorria izan dadila”

Astebete igaro da Bartzelonako portutik Global Sumud Flotilla ekimeneko lehen ontziak itsasoratu zirenetik, Gaza helburu. Tunisian lurreratu berri erantzun ditu ekimeneko euskal ordezkaritzako kide Itziarrek ARGIAren galderak, igande arratsaldean. Flotillako Tunisiako ontziekin... [+]


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-04 | ARGIA
Erresuma Batuan 700 lagun atxilotu dituzte jadanik, Palestine Action taldeari babesa adierazteagatik

Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko... [+]


2025-09-04 | El Salto
Genoako portuko zamaketariek Israelerako bidalketak blokeatuko dituzte, sionistek elkartasun ontzidiari eraso eginez gero

2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.


Espainiako Vueltako Bilboko etapa geldiarazi dute Israelen aurkako protestek, eta ez dira helmugara iritsi

Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]


Jerusalemgo tranbiaren proiektuaz “gogoeta etikoa” eskatu dio CAFi Pradales lehendakariak

Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


Nafarroako informazioaren arloko profesionalek Gazako kazetarien sarraskia salatu dute

Informazioaren arloko dozenaka profesional bildu dira ostegun arratsaldean Iruñeko Gazteluko Plazan, Gazan kazetari lanetan ari direnen aurka Israelgo armada egiten ari den sarraskia salatzeko.


Bigarren aldiz moztu dute Espainiako Vuelta Israelen parte-hartzea salatzeko

Bigarren aldiz gelditu dute Katalunian Espainiako Vuelta Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzea salatzeko. Hainbat pertsonak Palestinako banderak atera dituzte eta txirrindularien bidea oztopatu dute Oloten.


Eguneraketa berriak daude