Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako egoera kontuan hartuta.
Genozidioa eta garbiketa etnikoa
Amal Saad Galeseko Cardiff unibertsitateko irakaslea da eta Hezbollah taldean aditua. Haren ustez, Israelek Gaza doktrina sortu du, aurrekaririk ez duen gerra eredu berri bat. Horren bidez, etsaitzat hartzen duen indar baten biztanleria edo oinarri sozialaren aurkako garbiketa etnikoa eta genozidioa bultzatuko luke. Hori da Gazan eta Libanoko hegoaldean egiten ari dena: Hamas edo Hezbollah-ren eraikuntza eta gune ez militarrak terroristatzat izendatzen ditu eta guztiak txikitu.
Ssad-en esanetan, “modu horretan desitxuratzen du nazioarteko zuzenbidean funtsezkoa den zibilen eta militarren arteko bereizketa”. Areago, eraso horietarako erabiltzen du baita ere Hasbara moduan ezagutzen den inteligentzia artifiziala, zeinak ez duen inondik inora bereizten zibil eta militar artean. Edozein kasutan, berriki luze eta zabal hitz egin da Israelek sustatu duen Jeneralen doktrina-ri buruz, eta hor ere argi geratzen zibilak etengabe kolpatzea ezinbestekoa dela horiek euren etxe eta lurretatik desplazatzeko. Ondoren, lurraldearen gobernantza mertzenarioen bidez egitea legoke, lehenago Irak eta Afganistanen amerikarrek egin zuten moduan.
Genozidioaren kartografia
Forensic Architecture erakundeak egin du Gazaren kartografia hori, eta haren ondorioa da aipatutako lurraldeetan horren suntsipen maila handia gauzatzen dela, horietan bizitzeko baldintzarik egon ez dadin. Aldi berean, Gaza guztiz kontrolatzeko eremu horietan Israelgo armadaren base militarrak finkatu dira, edo horietara bideratutako bideak.
Honakoak dira eremu horiek. Gazako ekialde osoan kilometro bateko zabalera duen babes eremu bat ireki dute, non eraikuntza eta nekazaritza azpiegitura gehienak suntsitu diren. Netzarimgo korridorea da bestea, mendebaldetik ekialdera doana eta Gaza bitan zatitzen duena. 6,5 kilometroko ibilbidea da eta haren ipar-hego alboetan 3,5 kilometroko babes eremuak ditu. Eremu horietan ere gehiena birrinduta dago. Eta hirugarren eremua Philadelfia korridorea da, hegoaldean Gaza eta Egiptoko muga kontrolatzen duena, 14 kilometrokoa.
Segurtasun sare horretan, Netzarimgo korridorean bi kontrol gune iraunkor daude Gazan ipar-hego doazen bi errepide nagusien kontrolerako, eta beste lau aldakorrak. Horrez gain, Gazatik Israelgo base militarretara doazen beste hamahiru ibilbide daude. Horien inguruetan dagoen azpiegitura zibil gehiena, izan etxebizitzak edo nekazaritzakoak, suntsitu dute.
Erakundearen aburuz, aipatu segurtasun esparru horiek Gazako 131,7 kilometro karratu hartzen dituzte, hau da lurralde osoaren %36. Suntsipenaren adibide gisa aipatzen du Israelgo armadak Netzarimgo korridorearen iparraldeko segurtasun eremuan txikitutakoa: bost unibertsitate, epaitegi bat, ospitale bat, bi eremu turistiko, parke bat eta hondakin-urak arazteko gune bat.
Aurrekari gabeko suntsipen maila
Suntsipen mailaren neurria ulertzeko halako datuak eman ditu Forensic Architecturek:
Gazako bizitza begetalaren %83 suntsitu dute. Nekazaritza lurren %70 ere bai. 3.700 negutegi baino gehiago ere suntsitu dituzte, hau da, Gazako negutegien %45etik gora.
Lur azpiko ur-putzuen %47 baino gehiago suntsituta dago, eta ur biltegien %65 txikituta edo oso ukituta geratu da. Gazako 36 ospitaletik 31ri eraso egin die Israelek, horietako 35ek zerbitzua eten behar izan zuten behin edo birritan, eta 16 setiatuak eta inguratuak izan dira.
Gazako eskolen %75i eraso egin diete: 334 kaltetuak izan dira eta 91 suntsituak. Unibertsitateen %81i ere eraso diote: 18 kaltetuak izan dira eta beste 18 suntsituak.
Gazak 341 erlijio eraikuntza ditu, eta 143 kaltetuak izan dira eta 91 suntsituak. Kultur ondare izendatuta dauden espazioen %91ari egin diote eraso, 10 kaltetuak izan dira eta 30 suntsituak. Errepideen % 47,3 suntsitu dituzte iparraldean eta hegoaldean %33,7.
Oso ezagunak egin dira ipar-hego edo alderantziz ehunka mila herritarrek egin behar izan dituzten ihesaldiak eta horietan, palestinarrek eskoletan hartu ohi dute babesa. Bada, eskola horietako %70i ere eraso egin diete –346 eskola–.
Kolonoen asentamenduak prestatzen
Gero eta gehiagotan azpimarratzen ari den moduan, Benjamin Netanyahuren gobernua prestakuntzak egiten ari da Gazako iparraldea berriz kolonizatzeko, eta halakoetan aditua den Nachala mugimenduarekin ere lanean ari ei da, Haaretz egunkariak azaldu duen gisan. Egunkari bereko kazetaria den Noa Landau-k dioen moduan, “praktikan Gazako gerra ondorengorako Netanyahuren plana honakoa da: okupazio militarra, mertzenarioak eta asentamenduak”.
Albiste hau lantzeko, Diario Red-en Bruno Sgarzini kazetariak idatzitako artikulua baliatu dugu.
Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]
Astebete igaro da Bartzelonako portutik Global Sumud Flotilla ekimeneko lehen ontziak itsasoratu zirenetik, Gaza helburu. Tunisian lurreratu berri erantzun ditu ekimeneko euskal ordezkaritzako kide Itziarrek ARGIAren galderak, igande arratsaldean. Flotillako Tunisiako ontziekin... [+]
Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko... [+]
2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.
“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.
Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]
Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Informazioaren arloko dozenaka profesional bildu dira ostegun arratsaldean Iruñeko Gazteluko Plazan, Gazan kazetari lanetan ari direnen aurka Israelgo armada egiten ari den sarraskia salatzeko.
Bigarren aldiz gelditu dute Katalunian Espainiako Vuelta Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzea salatzeko. Hainbat pertsonak Palestinako banderak atera dituzte eta txirrindularien bidea oztopatu dute Oloten.
Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak.
Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.
Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]