David Pla espainiaratzea onartu du Frantziako Justiziak

  • Espainiako Auzitegi Nazionalak aurkeztu eskaerari baikorki erantzun dio Frantziako Justiziak. Defentsak helegitea jarriko du Frantziako Kasazio Auzitegian. Erabakia gaitzesteko elkarretaratzea burutuko dute gaur 19:00etan Hendaian.


2019ko azaroaren 20an - 09:41
Apirilean atera zen kartzelatik David Pla, bost urteko kartzela zigorra bete ondoren.

David Pla preso politiko ohia espainiaratzearen alde agertu da Frantziako Justizia. Helegitea aurkeztuko du defentsak, Berria-k jakinarazi duenez. Erabakia deitoratzeko elkarretaratzea egingo dute sarri, 19:00etan Hendaiako Gaztelu Zaharreko biribilgunean. Paristik ere luzatu dute euroaginduaren kontrako mezua EH Bai eta EH Bilduko ordezkariek, prentsaurrekoa burutuz arratsalde hastapenean.

Irailean aztertu zuten 2011. urtean Espainiako Auzitegi Nazionalak Plaren aurka indarrean jarritako euroagindua. Espainiak Plari leporatutakoak Frantziako poliziaren txostenek gezurtatzen dituztela azaldu zuen orduan Xantiana Cachenaut defentsaren abokatuak. Besteak beste, 2008an Landetan bilkura batean parte hartu izana leporatzen dio Madrilek preso ohiari, baina aipatu txostenek akusazio hori gezurtatzen dute, Parisen zela zehazten dutelako.

Aurtengo apirilean atera zen kartzelatik Pla. 2015. urteko irailean atxilotu zuten Baigorrin, Iratxe Sorzabalekin batera. ETAko zuzendaritzako kidetzat jota, bost urteko kartzela zigorra ezarri zioten, eta zazpikoa Sorzabali. Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren konponketaren alde lanean ari zirela nabarmendu zuten Plak eta Sorzabalek, zehaztuz atxilotuak izan arte Frantziarekin eta Espainiarekin elkarrizketak abiatzen saiatu zirela.

Sorzabalen helegitea errefusaturik

Sorzabalek ere badauzka euroaginduak bere aurka. Torturapean jasotako adierazpenetan oinarritua izaki, Europako Batasuneko Lege Auzitegiari «arazo prejudiziala» aurkeztea eskatu zion defentsak Parisko Kasazio Gorteari. Ezezkoaz erantzun dio azaroaren 19ean defentsak ezarritako helegite honi. 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude