Espainiar Estatuko segurtasun enpresa nagusiak ekintza politiko, sozial eta kulturalen berri ematen hasi da euren bezeroei La Directak jakinarazi duenez. Enpresak korreo bidez abisatzen die “gertakaria” manifestazioa, elkarretaratzea edo aurkezpena den, zein elkarte edo alderdi politikok hartuko duen parte eta euren ustez istiluak izateko arriskurik dagoen.
Segurtasun abisuen proiektua izeneko banaketa zerrenda baten bidez Prosegur-eko komertzialek abisuak bidaltzen dizkiete milaka enpresa, denda, zentro komertzial eta erakunderi. Alarma hauek tokiaren, dataren eta motaren arabera sailkatzen dituzte, eta abisu berezi bat sortu dute “gatazka sozial” etiketarekin. Adibide bezala, Prosegur-ek abisu bat zabaldu zuen urriaren 27a baino lau egun lehenago Libre-Madrid plataformak epaiketa politikoen aurka Madrilen antolatutako ekitaldiaren harira.
Abisuan ekitaldiko kartela eta plataformak antolatutako ekintzen zerrenda txertatu zuten. Besteak beste, Unibertsitate Autonomoko Filosofia eta Letren fakultatean, Atalara zentro sozialean edota aurrez egindako beste ekintzen berri eman zuten. Gainera, ekintza horietan parte hartu zuten alderdien zerrenda ere argitaratu zuten. “Amaiur, Esquerra Republicana de Cataluña, Bloque Nacionalista Gallego eta Izquierda Castellana alderdien babesa izango du ekitaldiak”, zioen Prosegur-en abisuak.
Epaiketa politikoen aurkako ekitaldien harira egindako txostenean parte hartzaileen kopuruaren eta istiluak gertatzeko aukeren aurreikuspen bat ere eskaini zuten: “Ez ditugu baztertzen jende pilaketak, baina txikiak izango dira, izan ere kolektibo honek aurretik antolatu dituen ekitaldietan ehun bat pertsonak hartu dute parte”. Euskal Herritik joandako autobusen berri ere eman zuten: “Hala ere, parte hartzeak gora egin lezake plataformak Euskal Herritik antolatu dituen autobusak direla eta”. Istiluak gertatzeko aukera gutxi zegoela zehazten zuen alarmak “parte hartze txikia” izango zelako eta ez zegoelako “aurrekaririk”.
Directak kontsultatuko iturri juridikoek azaldu dutenez, erakundeak eta elkarteak jomugan jarrita, adierazpen askatasuna eta elkartzeko eta manifestatzeko eskubidea urratu lezake ela Prosegur-en zerbitzuak. Gaineratu dute ez dagoela argi segurtasun enpresak aktibitate politiko legalekin lotura duen zein informazio mota biltzen duen, eta beraz, Datuen Babeserako Legearen ere urratzen dezakeela.
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]
Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.
WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko".
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.
Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.
Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute.
Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]
Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]
Hautsak harrotu ditu azken orduetan Interneten WeTransfer zerbitzu oso praktiko eta erabiliak iragarri dituen erabilpen baldintza berriek, abuztuan jarriko direnak indarrean. WeTransfer da oso fitxategi (edo fitxategi multzo) handiak bidaltzeko modu bat. Ez dira kabitzen e-posta... [+]
Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]