Gasteizko udal rokodromoetako langileek kirol jardueretako greba mugagabearekin bat egin dute

  • ESK sindikatuak jakinarazi du udal rokodromoetako langileen erabakia. Sorosleek eta rokodromoetako langileek elkarrekin egin dute manifestazioa larunbatean.

Kirol jardueretako langileen manifestazioa. Argazkia: @ESKsindikatua

2020ko irailaren 07an - 09:56
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hala, Gasteizko udal rokodromoetako langileek bat egiten dute LAB, ELA eta CCOO sindikatuek Arabako kirol-jardueren sektoreko greba-deialdiarekin.

Iragan asteetan, udal rokodromoen egoerarekin kezka adierazi zuen ESK sindikatuak, eta Gasteizko Udala egiten ari den “kudeaketa txarraz” ohartarazi zuten. Horrek Gasteizko herritarrentzako “kirol-eskaintza gutxitzea” eta “langileentzako murrizketak” dakartzala zehaztu du ESK-k. Lanaldia murriztu eta lan-zama handitu dietela salatu dute langileek.

Hori ez ezik, sindikatuak Gorka Urtaran alkatearen taldeak baldintza egokien plegu bat ateratzeko duen “prestutasun urria” salatu du. Lehiaketa hutsik gera ez dadin, udalak langileen eskubideak murrizten dituen enpresa bati esleitzen diola salatzen dute. “Praktika hori bermatu eta beste alde batera begiratzen du”, kexatu dira.

Irailak 5, manifestazioa

Arrazoi horiek guztiak bitarteko, eta lan-baldintza hobeen aldeko borrokagatik, ESK-ko atal sindikalak greba mugagabearekin bat egitea erabaki du. Gainerako kirol jardueretako langileekin eta Gasteizko hainbat bizilagunekin batera mobilizazioa egin zuten hiriburuan irailaren 5ean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kirola
Eguneraketa berriak daude