Gasteizko sorosle eta begiraleek greba utzi dute

  • Udalarekin gutxieneko akordioetara heldu ondoren hartu dute erabakia kirol jardueretako langileek. Konpromisoak bete ezean irailaren 1ean greba orokorra hasiko dute. Abuztuaren 10etik lanuzte partzialak ari ziren egiten egunero.


2020ko abuztuaren 20an - 13:55
Azken hamar egunotan mobilizazio ugari egin dute kirol jardueretako Gasteizko langileek. Argazkia: @act_sos.

Langileen asanbladak hartu du erabakia, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek ohar bateratuan jakinarazi dutenez, “Kirol Sailarekin gutxieneko konpromiso batzuk lortu ondoren”, eta udalak zerbitzuko ardura duten enpresekin bitartekaritza lana egingo duela agindu ostean. Langileen esanetan, Gasteizko Udalak konpromisoa hartu du esleipenetara aurkezten diren enpresei segurtasun neurriak betetzera derrigortzera, eta enpresa horiei errefortzuetako langileei aldaketak dagokion denbora epean jakinaraztera ere. Kirol jarduerei dagokienez, udalak onartu du programazioaren inguruko ekarpenak jasotzea, “ahalik eta ikastaro gutxien galtzeko”, eta osasun krisia amaitzean ohiko programazioa berrartzera.

Gatazka ez dago itxia

Sindikatuek ohartarazpena egin dute: “Honek ez du esan nahi gatazka amaitu denik,are gutxiago arazoak konpondu direnik”. Lanuzteak gelditzeko erabakia “borondate oneko” keinu bezala azaldu dute, baina iragarri dute udalak konpromisoak bete ezean irailaren 1etik aurrera greba orokorra abiatuko dutela. Abuztuaren 10ean hasi zituzten langileek lau orduko eguneroko lanuzte partzialak, eta horien ondorioz itxita egon dira egunero milaka pertsona hartzen dituzten Gamarra eta Mendizorrotzako igerilekuak, besteak beste. Lan baldintza “duinen” alde eta sektorearen prekarizazioan” aurka hasi zituzten protestak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Euskal sindikatuen aldarrikapen historiko bati atea ireki eta lurralde-hitzarmenak lehenetsi ditu Espainiako Gobernuak

Hego Euskal Herrian negoziatzen diren itunek babes eta berme gehiago izango dute hemendik aurrera, Espainiako Estatukoen gainetik, Espainiako Gobernuak EAJrekin akordioa egin ostean. Sindikatuek neurria txalotu dute eta gogorarazi dute langile borrokaren ondorio dela.


Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


2024-05-15 | Itxaro Borda
Maiatz ederrak

Maiatzean nahi dena egiten ahal dela dio frantsesezko erran zahar batek eta hala dela iruditzen zait. Egunak luzatzen dira, tenperatura hupatzen eta halako axola-gabezia aire zerbaitek inarrosten dizkigu buru zokoak. Egia aitortze aldera, nire garuna martxo bukaeran hasten da... [+]


Bilbobuseko greba bertan behera, langileek aurrekoardioari baiezkoa emateko zain

Bilbobusen greba mugagabea "bertan behera" geratu da momentuz, UGT, CCOO eta USO sindikatuek aurreakordioa itxi ostean Biobiderekin, Bilboko Udalak zerbitzu publikoa eskaintzeko azpikontrataturiko enpresa. Langileek ostegunean batzarrean erabaki beharko dute adosturiko... [+]


Eguneraketa berriak daude