ESK eta LAB sindikatuek jakinarazi dutenez, lorezainek greba egiteko duten zilegitasuna aldarrikatu nahi izan dute ekintza ikusgarri honen bitartez. PSE eta EAJren gobernu-taldea seinalatu dute erantzule nagusi gisa, "Green Capital markaren atzean hiriaren ikurra zaintzen eta mantentzen dugunon lan-prekaritatea" ezkutatzen dela salatuz.
Gasteizko lorezainek aldarrikatu dute «marra gorriak» dituztela eta ez dutela «onartuko horiek gainditzea». Greba mugagabearen erdian, «Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko gobernu-taldeak gutxieneko zerbitzuak inposatzeak langileen aurka egiten duen erasoaren aurrean, lorezainek geure hitzarmena eta lan-baldintza duinak» lortzeko borrokarekin jarraitzen dutela erakutsi nahi izan dute astelehen goizeko ekintzarekin.
Greba arrakastatsu honen dinamika haustekogobernu buruen ahaleginen aurrean, lorezainek ez dutela etsiko argi utzi dute, «nahiz eta batzuk eta besteak higatzen saiatu; soldata baxuak dituzten azpikontratazio-politika horiekin hausteko prest gaude». Greba honen bitartez, lorezainek agerian utzi dituzte lan-prekaritatean oinarritzen diren, eta «diru publikoa paradisu fiskaletara eramaten duten multinazional handien alde» egiten duten pribatizazio-politikak.
Gasteizko udalak hiria nazioartean saltzeko erabili duen «Green Capital» etiketaren atzean dagoen biolentzia guztia salatu dute baita ere lorezainek, «errealitatea zera da: Green Capital-a lan-indarkeria dela».
ESK eta LAB sindikatuek zabaldutako prentsa-oharrean agintariei mezu bat helarazi nahi izan diete: «Artolazabal andrea, Espazio Publiko eta Auzoetako Sailaren buru, ez da gai onartzeko PSEk eta EAJk osatutako gobernu-taldea patronala direla, eta edozein lan-gatazka borondate politikoarekin konpontzen dela, grebarako eskubideari erasorik egin gabe».
Zerbitzu minimoetan lan egitera behartuta dauden lagunei elkartasuna erakutsi diete: «Besarkada bat eta indar handia bidaltzen diegu». Oharra Gasteizko hiriari eskerrak emanez bukatu dute «emandako laguntza eta ulermenagatik».
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.
Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik.
ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]
Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute.
Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]
Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]
Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]
ESK-k azpimarratu du zuzendaritzak soldatak igo dituela, langileen prestazioak murrizten ari diren bitartean. Berez, 2020tik abiatzen duten seigarren espedientea da honakoa.
Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.
Etxeko langileek jasaten duten "prekaritateari" aurre egiteko, "neurri zehatzak" biltzen dituen dekalogo bat aurkeztu du sindikatuak, Bilbon. Auzia lehenbizi Espainiako Auzitegi Gorenera eraman zuela jakinarazi du LABek, baina auzitegi horrek ez diola... [+]
ELA, LAB eta ESKk Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren proposamena errefusatu dute, nahikoa ez dela arrazoituta. 100 egun baino gehiago daramate lorezainek greban.
Lurraldeko erresidentzietan eta eguneko zentroetan 5.000 langile daude, eta horietako %40k borondatezkoak ez diren kontratu partzialak dituzte. Aldundiari dagokion ardura hartzeko eskatu dio ELA sindikatuak.
18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]