Gasteizko hilketa salatzeko mobilizatzera deitu du Emakumeen Mundu Martxak

  • Gasteizko hilketa, genero indarkeriatzat jo du mugimendu feministak; hori dela eta, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta elkarretaratzeak egingo dituzte hainbat hiriburu eta herritan. Gasteizen berriz, manifestazioa egingo dute ostegunean Andre Mari Zuriaren plazatik hasita.


2014ko azaroaren 6an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Emakumeen Mundu Martxanek egindako elkarretaratzea Bilbon. (Argazkia: Emakumeen Mundu Martxa)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ertzaintzak jakinarazi duenez, atxilotuta jarraitzen du ustez bikotekidea hiltzeagatik atzemandako gizonak. Asteazkenean miatu zuten haren etxea eta datozen egunetan deklaratu beharko du epailearen aurrean.

Gertatutakoaren inguruan hipotesi guztiak zabalik daude oraindik baina bi azpimarratu ditu Ertzaintzak: genero indarkeria eta droga trafikoa.

Topatuk mobilizazioen orduak eta lekuak bildu ditu:

  • ALGORTA: 19:30ean elkarretaratzea Telletxen
  • ALTSASU: 19:30ean elkarretaratzea udaletxe aurrean
  • AZPEITIA: 19:00etan elkarretaratzea plazan
  • BILBO: 19:30ean elkarretaratzea Arriaga plazan
  • DONOSTIA: 19:30ean elkarretaratzea Bulebarrean
  • GASTEIZ: 20:00etan manifestazioa Andra Mari Zuriaren plazatik
  • LEKEITIO: 19:00etan elkarretaratzea Eskolapian
  • OIARTZUN: 19:30ean elkarretaratzea plazan
  • TOLOSA: 19:00ean elkarretaratzea Triangulon
  • ZARAUTZ: 18:30ean elkarretaratzea udaletxe plazan eta ondoren kazelorada

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!