Gasteizko aurrekontuak adostuta, Bizkaian ere EAJk eta PPk elkar hartu dezakete

  • PPk eta EAJk akordioa lortu zuten atzo Gasteizko Udaleko aurrekontuen inguruan. Legegintzaldiko lehen akordioa da bi alderdien artean eta Bizkaiko Aldundiaren premiek bultzatu dute.


2013ko urtarrilaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Gorka Urtaran (EAJ) eta Javier Maroto Gasteizko alkatea (PP).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bizkaiko aurrekontuak historian lehenbiziko aldiz luzatzeko arriskua baitzegoen. Horrek eraman du EAJ Arabako hiriburuan negoziatzera. Bi eguneko negoziazioen ondoren lortu dute aurrekontu egitasmo amankomuna adostea jeltzaleek eta popularrek.

Adostutakoaren xehetasunak esplikatzeke dauden arren, El País egunkariak aurreratu duenez Gasteizko Etorbidearen erreforma egiteko kostuak murriztuko ditu Udalak jeltzaleekin negoziatu ostean. Gainera, lan publikoa mantentzeko konpromisoa hartu du Javier Marotok gidatzen duen erakundeak.

Akordioarekin bidea erraztuko zaio Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiari aurrekontu foralak aurrera ateratzeko. Ahaldun jeltzaleak aurkeztutako aurrekontu proiektuari 85 zuzenketa jarri dizkie PPk, baina alderdi horretako iturriek Prisa taldeko egunkariari aurreratu diotenez, datorren astean iritsi liteke Bizkaiko kontuen inguruko akordioa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aurrekontuak
Eguneraketa berriak daude