Gasteizko Alde Zaharrean eraikin osoak apartamentu turistiko izatea ahalbidetu du Urtaranek

  • Orain arte behe solairuak soilik bilakatu zitezkeen ostatu turistiko. Gasteizko Udaletxeak auzoko araudia aldatu du Arabako Ostatu Turistikoen Elkarte Arabaturren eskaerari erantzunez. Alde Zaharreko Gasteiz Txiki auzo elkarteak gogor kritikatu du neurria.


2020ko uztailaren 13an - 15:04
Zaharraz Harro! auzoko jai herrikoien barnean eginiko mobilizazioa, Auzoan Bizi plataformak deituta. Argazkia: zaharrazharro.wordpress.com.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gorka Urtaran jeltzalearen udal gobernuak pisuzko erabakia hartu du Gasteizko Alde Zaharrean, etxebizitzaren alorrean: Alde Zaharreko Birgaitze Integraturako Plan Berezia (BIPB) moldatuko du, eraikin osoak apartamentu turistiko bilakatzea ahalbidetuz. Beheko solairuekin soilik egin daiteke hori gaur egun –eta goiko solairuekin, baina sarbide independentea izatekotan, apenas ematen den baldintza auzoan–. Otsailean BIPBn moldaketak egiteko epealdia zabaldu zuen udalak, eta orduan proposatu zuen Arabatur elkarteak moldaketa egitea, auzoak “bultzada sozial, ekonomiko eta komertziala” behar duela argudiatuta. BIPBri moldaketak egingo zaizkio hurrengo hilabeteetan, baina ez du ematen uda honetan indarrean jartzeko astirik izango duenik udalak.

Udal gobernuak turismoa sustatzen duen elkartearen proposamenarekin bat egiten duela azaldu du Urtaranek: “Arabaturren ikuspegiarekin bat gatoz: erabilera turistikoko etxebizitzek basamortutzeari eta auzoaren degradazioari aurre egingo diote”. Neurriak alokairuen prezioa igo dezakeenik ukatu du alkateak: "Ulertzen dut alokairuak ez direla igoko, oso kopuru arrazoizkoetan mugitzen baikara, beste hiri batzuen oso azpitik”. Gentrifikazioan sakontzea ekarri dezakeenik ere ezeztatu du: "Auzoaren birgaitzea, Erdi Aroko hirigunearen ondarea eta auzoaren biziberritzea bultzatzen ditugu".

Auzo elkartea, haserre

Gasteiz Txiki oso kritiko agertu da neurriarekin. Denbora daramate Alde Zaharreko auzo elkarteak eta beste hainbat auzoko eragilek etxebizitzarena auzoko arazo nagusietakoa dela salatzen –Zaharraz Harro! jai herrikoietan mobilizazioa egin zen “Etxebizitza larrialdi egoeran. Nos dejan en la calle!” lelopean, ekainaren 26an–.

Hutsik dauden etxebizitzei erabilera soziala emateko udal ekimenak askotan eskatu dituela salatu du Gasteiz Txikik eta, aldiz, neurri honekin kontrakoa egindela: oinarrizko beharra dena, merkatuaren eta turismo enpresen esku utzi. Neurria hartu eta iragartzeko modua ere kritikatu ditu elkarteak, komunikabideen bidez ezagutu baitu araudi berria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Bost haur dituen familia bat etxegabetzen saiatzen ari dira Bilboko San Frantzisko auzoan

AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartuta duela etxegabetu nahi duten etxeko ataria. Geroz eta auzokide gehiago ari dira gerturatzen etxegabetzea gelditzen saiatzera, eta bi pertsona familiaren etxeko balkoira kateatu dira. 9:30ak aldera heldu da... [+]


Trintxerpeko ‘Escalerillaseko’ bizilagunen aurkako epaiketa sententziaren zain geratu da

Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]


2025-06-30 | Uriola.eus
Ertzaintza auzokideei oldartu zaie Bilboko Alde Zaharreko familiaren etxegabetzean

Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]


2025-06-30 | Irutxuloko Hitza
Zortzi errefuxiatu familia etxegabetuko dituztela salatu du Donostiako Etxebizitza sindikatuak

Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du. 


Adin txikikoak dituzten Gasteizko bi familia kale egoeran geratzeko arriskuan daude

Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


2025-06-11 | ARGIA
Pasa den astean geldiarazi zen etxegabetzea gauzatu du Poliziak Iruñean

Iruñeko Alde Zaharrean, San Lorenzo kalean, pasa den astean bertan behera utzi zuen etxegabetzea Espainiako Poliziak, hura galaraztera bertaratu baitziren ehun bat herritar. Asteazken honetan, lehen orduan, Polizia eta Iruñeko Udaleko gizarte zerbitzuak heldu dira... [+]


Bi eta hiru urteko haurrak dituen familia bat etxegabetu dute Bilbon, indarrez

Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.


Iruñeko Alde Zaharreko etxegabetzea geldiaraztea lortu dute

San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.


Etxea

Etxea euskal ohitura zaharretan hildakoen eta bizirik zeudenen espazioa zen. Hilda jaiotzen ziren umeak edo bataiatu aurretik hildakoak kanpoko horma baten ondoan lurperatzen ziren, teilatuaren babesean. Abizenak ere etxe bati lotuta zeuden, etxeak ematen zion izena bertan bizi... [+]


2025-05-27 | Gedar
Ekainaren 30ean hasiko da Pasaiako Escalerillaseko bizilagunen aurkako epaiketa

Bederatzi familia etxegabetzeko prozedura judizialak abiatu ditu Pasaiako Portuak, eta bost familiaren aurkako epaiketari ekingo diote ekainaren 30ean, Donostian. Kaleratzeak geldi ditzatela eta bizilagun guztiei bizitoki alternatiba bat berma diezaietela exijitu du Euskal... [+]


2025-05-23 | Irutxuloko Hitza
Aldi baterako alokairu kontratuen “iruzurra” salatu du Donostiako Stop Kaleratzeakek

Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.


Foruzaingoak familia bat etxegabetu du Antsoainen, eta hori galaraztera joan direnen aurka oldartu da

10:00etan etxegabetzea gauzatzeko agindua zuen Poliziak, baina lehenago bertaratu dira sei patruila emakumearen etxera eta inguruko kale guztiak moztu dituzte. Haritu Elkarlaguntzako Sareak eginiko deiari erantzunez, dozenaka lagun elkartu dira etxearen aurrean etxegabetzea... [+]


Eguneraketa berriak daude