Ostegun arratsaldean izan zen erasoa eta ordu batzuk ondoren atxilotu zuten 30 urteko gizona.
Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 18:30 inguruan dei egin zuten 092 zenbakira ohartaraziz Alde Zaharreko etxebizitza bateko atarian gizonezko batek emakume bati eraso egin ziola. Polizia bertaratzerakoan emakumea adin txikiko alabarekin zegoen, eta ustezko erasotzailea etxetik alde eginda. Agenteek gizonezkoa 22:30ak aldera etxera itzuli zela susmatu zutenean bertan identifikatu eta atxilotu zuten.