Garapen Kontseiluak Herriarteko Elkargoa sortzearen alde ebatzi du

  • Garapen Kontseiluak Herri Elkargoa sortzearen aldeko deliberazioa hartu du. Irail honen 10ean, Zuzendaritza Batzordearen bilkura kari, gizarte zibila mugiarazteko ekimena bideratzea erabaki zuen.


2015eko irailaren 15ean - 11:10
Garapen Kontseiluko Zuzendaritzaren bozketa.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Garapen Kontseiluak Ipar Euskal Herrirako ekimena bultzatzeko txosten zabalean agertu dituen arrazoiak honakoak dira: NOTRe legearen ondorioz, herriarteko mapa berri bat marraztua izanen da 2017ko urtarrilaren lehena aitzin. Euskal hautetsiei proposatzen zaie aukera horretaz baliatzea, Ipar Euskal Herriaren neurriko Herriarteko Elkargo baten sortzeko.

Garapen Kontseiluaren aburuz lurraldeari aukera paregabea eman zaio, garrantzizko eskumenak lituzkeen instituzio baten eraikitzeko eta Akitania eskualde erraldoi berrian eragiteko ahalak izateko.  

Garapen Kontseiluak bere kideen bitartez gizarte zibil osoa mobilizatuko du, Euskal Herriaren etorkizunarentzat sekulako garrantzia duen eztabaida horren biziarazteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Elkargoa
2023ko martxoaren 15
Isabelle Pargade (Euskal Hirigune Elkargoko presidenteordea)
“Nahiago nuke laborari gehiago, herritar gehiago baino, baina nola egiten da hori?”

2021eko ekainaren 8
Departamenduko eta eskualdeko hauteskundeak
Pauetik ere Ipar Euskal Herriaren alde eragin nahian dabil EH Bai

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.