GAL

GALi buruzko “Le Sanctuaire” filmaren grabaketa bukatu da

  • Ekainaren 10ean bukatu da “Le Sanctuaire”ren filmaketa Luhuson. Hilabete lehenago hasi zen Parisen eta Euskal Herriko beste toki batzuetan ere grabatu dute. Canal +ek produzitu du.


2014ko uztailaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 12:02
Olivier Masset-Depassek zuzendu du filma. Aktoreen artean Rubén Ochandiano, Josean Bengoetxea eta Patxi Santamaria daude (argazkia: Sud Ouest)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

1980ko hamarkadan kokatzen da istorioa. 1983 eta 1986 urteen artean GALek Ipar Euskal Herrian hainbat atentatu egin zituen ETAko kide eta ustezko kideen kontra. Filma garai hartako ETAko kide baten eta Gobernu frantseseko kontseilari baten arteko harremanean oinarritzen da.

Domingo Iturbe Abasolo "Txomin" (Alex Brendemühl) ETAko buruzagia eta Grégoire Fortin (Jérémie Renier) Eliseoko kontseilaria dira protagonistak. Etsaiak izan arren, "elkar ezagutuko dira eta elkarri errespetua ere erakutsiko diote”, adierazi dute egileek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: GAL
2025eko abuztuaren 1
Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

Eguneraketa berriak daude