Frantziako gobernuak "bereziki zaindu beharreko preso" estatusa kendu die bi preso politiko korsikarri

  • Korsikako lurralde elkargoko lehendakariak Frantziako lehen ministroari egindako eskakizunetako bat zen. Alain Ferrandi eta Pierre Alessandri preso politiko korsikarrei “bereziki zaindu beharreko preso” estatusa kendu die Frantziako gobernuak, giroa baretzeko asmoz.


2022ko martxoaren 11n - 10:55
Argazkia: Jeannot Filippi

Martxoaren 2an Arlesko espetxeko beste preso batek eraso egin zionetik koman dagoen Yvan Colonna preso politikoa bezala, Alain Ferrandi eta Pierre Alessandri ere biziarteko kartzela zigorra betetzen ari dira, haiek Poissyko (Frantzia) espetxean, 1998an Claude Érignac prefeta hiltzea egotzita.

Frantziako gobernuak Colonnari kendu zion DPS estatusa, ihes egiteko arriskurik ez zegoelakoan. Haren familiak eta abokatuek probokaziotzat jo zuten erabakia, larri zaurituta eta koman baitago oraindik. Colonnak jasandako erasoaren ostean haserrea piztu da Korsikan, eta oraindik ere bizi mantentzen da, geroztik ia gauero protesta jendetsuak egiten dizutelarik.

Ostegun gauean Gilles Simeoni Korsikako lurralde elkargoko lehendakariak Frantziako lehen ministro Jean Castexi egindako hiru eskaeretako bat izan zen Ferrandi eta Alessandri preso politikoak ere segurtasun gradu horretatik ateratzeko, Korsikako espetxe batera lekualdatzeko aukera izan dezaten.

Urte luzez ukatu zaie DPS estatusa kentzea, hainbat euskal preso politikorekin egin bezala, nahiz eta Poissyko espetxeak aldeko txostena egin. Azken astean giroa nabarmen tenkatu da Korsikan, eta joan den igandeko mobilizazio jendetsua errepikatuko dute igande honetan ere.

Simeonik estatuari ziklo politiko berri bat zabaltzeko deia egin dio, eta “auzi korsikarra” badela argi esan dezala. Alessandriri eta Ferrandiri DPS estatusa kentzeaz gain haiek Borgoko espetxera lekualdatzea eskatu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Korsika
Korsikaren autonomia estatutua: uztaila aitzin bozkatuko dute Frantziako Konstituzioaren moldaketa

Otsaila bukaeran abiatuko dute Frantziako Konstituzioaren moldaketa dakarren proposamenaren idazketa. Agendaren berri ukan bezain laster berretsi du bere baldintza Korsikako Asanbleak: "Irlako hautetsi eta eragile guztiak beharko dira idazketa fasean inplikarazi".


FLNCk bere gain hartu ditu bigarren etxebizitzen aurkako 27 eraso

Mediterraneoko uharteko bigarren etxebizitzen kontrako ekintzak bere gain hartu ditu Korsikako Nazio Askapenerako Fronteak (FLNC). Igandetik astelehenerako gauean gertatu dira eta aurretiaz ere bestelako eraso batzuk aldarrikatu zituen abuztu hasieran.


Macronek autonomia eskaini dio Korsikari, Frantziako Errepublikaren barruan

Frantziako Konstituzioan Korsikaren izaera berezia jasoko luke artikulu batek. Presidenteak hezkuntzan korsikera bultzatzeko asmoa iragarri du, baina ez hizkuntza ofizial bihurtzeko.


Korsikak autonomia legegilea eskatu dio Parisi, inoizko babesik zabalena lorturik

Autonomisten eta independentisten arteko deliberazio komuna lortu dute, eztabaida, gatazka eta negoziaketa luzeen ondotik. 63 hautetsietatik 46k alde bozkatu dute, oposizioko Un Soffiu Novu-k aurka bozkatu du eta Corsica Libera talde independentistako bat abstenitu da, Josepha... [+]


Korsikako Asanbleak uztailaren 4an adostu beharko luke Frantziari proposatuko dion autogobernu heina

Korsikaren burujabetzari buruzko saio berezia eginen du uztailaren 4an irlako asanbleak. Bitartean, eskatu beharrekoari buruzko adostasun batera heldu nahian dabiltza alderdi abertzale ezberdinak.


Eguneraketa berriak daude