Frantziako armadan emakumeek jasandako hainbat sexu eraso argitara atera dira

  • Armada frantsesean sexu biolentzia jasan duten biktimak babesten ditu Themis bulegoak. Aurtengo apirilean sortu dute, eta zortzi hilabetean 66 kasu bildu ditu. Biktimen hamarretik ia bederatzi emakumeak dira.


2014ko abenduaren 12an - 11:45
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
66 biktima horietatik, %83 militarrak dira eta %17 zibilak. Emakumeak dira ia denak, %88. (Arg: Gérard Julien)

Le Mondek jaso duenez, Bernard Ducateau Themiseko buruak eman ditu datuak Defentsa Ministerioko prentsaurrekoan. “192 dei jaso ditugu, baina deien bi herenak lantokietako jazarpena salatzeko ziren”. Themisek beste herena aztertu du, “sexu jazarpen, biolentzia edo bazterketa kasu kezkagarriak” biltzen dituena.

66 biktima horietatik, %83 militarrak dira eta %17 zibilak. Emakumeak dira ia denak, %88.

“Gerra ikusezina” izeneko liburuan salatu zuten Leila Minano eta Julia Pascualek armadetako sexu-biolentzia. Argitalpen horren ostean hartu zituen Jean-Yves Le Drian defensa ministroak biktimak babesteko neurriak.

Ducateuk adierazi duenez, eraso asko Themis bulegoa sortu aurretik gertatu ziren (66tik 53), eta “biktima asko ez dira ausartzen duela urte batzuk gertatutako kontuak salatzera”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude