Frantziak legez kanpo utzi du Otso Grisak eskuin muturreko talde turkiarra, Erdoganen haserrerako

  • Frantziako Gobernuak Turkiako talde ultranazionalista Otso Grisak legez kanpo utziko duela iragarri du asteazken honetan, hainbat protesta bortitzetan eta armeniar eta kurduen kontrako ekintzetan parte hartzeagatik.


2020ko azaroaren 06an - 09:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Otso Grisak erakunde ultranazionalista debekatu egin dute Frantziako Estatuan. Hala iragarri du Gerald Darmanin Barne ministroak.

Otso Grisen taldea manifestazio armatu izaera duten indarkeriazko ekintza askotan inplikatuta egon dela dio gobernuak zabaldu duen dokumentuak. Urriaren 28an Isen istiluan izan ziren Otso Grisak tarteko. "Armeniarrak hilko ditugu", "Hemen dago Turkia", "Zuen etxean gaude, puta-semeen taldea" eta "armeniarrak, terroristak" oihukatu zuten.

Turkiaren erantzuna

Turkiako Gobernuak adierazi du, "erantzun gogorragoa" emango diola Frantziako Gobernuaren erabakiari. Frantziako Gobernua armeniarren interesen preso bihurtu dela adierazi du Turkiako Gobernuak: "Frantziako Gobernuak beste behin ez ditu aintzat hartzen armeniarren diaspora fanatikoak gure herritarren eta diplomazia misioen aurka egindako probokazioak, mehatxuak eta erasoak. Gaur egun indarkeriari aurrea hartzeko aitzakian hartutako jarrera hipokrita eta probokatzaile horrek berriz ere gogorarazten digu Frantziak historia negatiboa duela PKK eta FETla bezalako erakunde terroristen aurkako borrokan".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantzia
Kontrolpean dute Nafarroako baso sutea, eta gobernuak suteak saihesteko neurriak hartu ditu

Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari. 


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


Frantziako Legebiltzarrak dei egin dio Europari “harreman ekonomikoen estrategia aldatu” eta Txinarekin lankidetzak garatzera

153 orrialdeko txosten bat kaleratu du parlamentuak. AEBak ez ditu apenas zuzenean aipatu, baina horretarako "ikuspegi atlantista" terminoa erabili du: "Europak darabilen ikuspegi horrek gerra-komertziala ekarri du Europaren eta Txinaren artean, ageriko kalte eta... [+]


Akordio historikoa Kaledonia Berrian
Nazioarteko aitortza lukeen Kaledonia Berriko Estatua onartu du Frantziak, bere mugen barruan

Konfiantzaren erronka izenburua jarri diote Kanakyko indar independentisten eta unionisten arteko akordioari. Ozeano Bareko uhartediak herrialde europarraren parte izaten jarraituko luke, baina estatu izaera lor dezake kaledoniarrek hala bozkatzen badute. Datorren urte hasieran... [+]


Euskal Konfederazioak azalpenak eskatu dizkio Behotegiri, EEPren aurrekontuaren inguruko negoziazioengatik

Dozenaka lagunek agerraldia egin dute astelehen arratsaldean Baionan, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren egoitzaren aurrean. Frantziak EEPn 100.000 euro gehiago inbertituko dituela iragarrita, euskararen etorkizuna bermatzeko hizkuntza politikak "ausardia eta... [+]


2025-07-02 | ARGIA
Nahel Merzouk tiroz hil zuen Florien M. polizia Euskal Herrira lekualdatu dute

17 urteko gazteari tiro egin zion Frantziako poliziak bere nahia bete du, eta Ipar Euskal Herrira ekarri dute lanera. Polizia gehiegikeriaren ondorioz hildako Merzouken kasuak mobilizazio eta protesta ugari eragin zituen Frantziako Estatuan.


EEPren aurrekontuaren eztabaidan, egitura “iraunaraztea” du helburutzat Behotegi lehendakariak

"Egungo baldintzetan" EEP Euskararen Erakunde Publikoak berritzeko hitzarmena sinatuko ez duela mehatxu eginda, Euskal Hirigunearen Elkargoak sei hilabete eman die erakunde publikoa osatzen duten partaideei Parisekin negoziatzen jarraitzeko. Astelehenean agerraldia egin... [+]


Frantziako Estatuak EEPn 100.000 euro gehiago inbertituko ditu, baina helburuetatik urrun

Maider Behotegi Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) lehendakariak inbertsio handitze guztiak berri onak direla adierazi zuen iaz. Hala ere, erakunde bakoitzak gutxienez 300.000 euro gehiago ipintzea "beharrezkoa" dela nabarmendu zuen, helburua 2050ean hiztun kopurua... [+]


2025-06-11 | Nicolas Goñi
Duintasunez hiltzeko eskubidea baino lehen, duintasunez bizitzeko baldintzak zer?

Maiatzaren 27an Frantziako Estatuko Legebiltzarrak onartu zuen heriotzarako laguntza baimentzen duen legea. Askok aurrerapen humanistatzat jo arren, lege berri honek kezkak piztu ditu pertsona ezinduen eskubideen aldeko mugimenduetan. Gaur egungo gizarteak ez badizkie pertsona... [+]


Albert Le Layek ez zuen trukean ezer eskatu

Canfranc (Huesca, Espainia), 1940ko ekaina. Charles De Gaulle jenerala buru zuen Londresko Frantzia Askearen gobernuak erabaki baten berri eman zion Albert Le Lay Canfranceko nazioarteko tren geltokiko Frantziako aduanako arduradunari: bere postuan geratu behar zuen. Ez zirudien... [+]


Erretzea debekatuko dute haurrak elkartzen diren Ipar Euskal Herriko espazio publikoetan

Debekua uztailak 1ean sartuko da indarrean hainbat espazio publikoetan, hondartzak edo parkeak kasu. Araua errespetatzen ez duten herritarrei 135 euroko isuna jarriko diete.


 


2025-05-28 | ARGIA
Hiltzeko laguntza jasotzea baimentzen duen legea onartu du Frantziako Asanbleak

Eutanasia edo suizidio lagundua gisako hitzak nahita saihestuta, “hiltzeko laguntza aktiboa” baimentzen duen legea onartu du Frantziako Asanblea Nazionalak. Senatuaren oniritzia jasoz gero, 2027an sartuko litzateke indarrean legea, kasurik azkarrenean.


Erregeen sukaldaria eta sukaldarien erregea

Saint-Cloud (Frantzia), 1810eko apirilaren 1a. Napoleon enperadorea Maria Luisa Austriakoarekin ezkondu zen, eta eztei-tarta ikusgarria Marie-Antoine Carême (1784-1833) sukaldari ospetsuak egin zuen.  

Baina Carême gorteko luxuetatik urrun jaio zen, Pariseko... [+]


Eguneraketa berriak daude