Frankismoko giza eskubideen urraketei buruzko 152 txosten ireki ditu Iruñeko Memoriaren bulegoak

  • Iruñean 36ko Gerran errepresioa jasan zuten 92 lagunen lekukotzak bildu ditu eta gai berari lotutako 2.300 dokumentu digitalizatu ditu. Orain salaketak aurkeztuko dituen aztertuko du Iruñeko Udalak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko abuztuaren 30ean - 09:54
1936ko kolpe militarrean eraildako eta 2016an lurperatutako hamabi lagunei egindako lore eskaintza. (Arg.: Euskalerria Irratia) 1936ko kolpe militarrean eraildako eta 2016an lurperatutako hamabi lagunei egindako lore eskaintza. (Arg.: Euskalerria Irratia)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Handia da frankismoak gurean utzitako lorratza. 300 lagun erail eta 1.000 baino gehiago kartzeleratu zituzten Iruñean, Gerra Zibilean, gerraostean eta diktaduran, Iruñeko Udalak azaldu duenez. Arazoaren tamainari neurria hartu asmoz, errepresioa aztertzeko Memoriaren bulegoa ireki zuten iaz, eta, maiatzetik abuztura, frankismo garaiko errepresioarekin lotutako 152 txosten berri zabaldu ditu. Alegia, 152 lekukotza bildu ditu.

Orotara, 141 ordu eta 53 minutu irauten duten grabazioak daude, eta, batez beste, ordubete eta 54 miutu irauten du bakoitzak. Askotarikoak dira lekukotza horiek: torturak, jazarpen fisikoak, deserria, genero jazarpena, eskubide zibil eta politikoen errepresioa, errepresio linguistikoa eta kulturala...

Digitalizazioa eta kereila

Ez da hori egindako urrats bakarra. Herritarrek bulegora eramandako 2.291 dokumentu digitalizatu egin dituzte. Orain, Iruñeko epaitegietan frankismo garaiko krimenen kontrako kereila jartzea aztertzen ari da udala, bai eta Iruñean hildako herritar kopuru zehatza argitzeko neurriak hartzea ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1936ko gerra
2025eko irailaren 10
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

2025eko martxoaren 19
Hwei-Ru Tsou. Brigadista txinatarrak xede
"Batera gogoratzen ditugu Gaza eta Gernika!"

2025eko martxoaren 5
1936ko Gerrako Haurrak
Bidaia itxi gabea

Eguneraketa berriak daude