Foru Aldundiak Jaizkibelen kalteak eragin dituela salatu du Gipuzkoako Fiskaltzak

  • Eguzki talde ekologistak udazkenean salatu zuen Jaizkibelgo habitat babestuan eta monumentu megalitikoetan kalteak eragin zituela Foru Aldundiak, egiten ari zen garbiketa batekin. Orain Gipuzkoako Ingurumen fiskalak kalteok salatu ditu Irungo epaitegian, Eguzkiren argudioetan oinarrituta.


2016ko uztailaren 12an - 11:42
Harrotutako lurra Istulingo trikuharrian (Arg.: Eguzki).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eremua garbitzen ari zirela argudiatuz Aldundia, makina astunekin, Jaizkibelgo habitatean  “kalte larriak” eragiten ari zela salatu zuen Eguzkik. Horren inguruan ikerketa martxan jartzeko eskatu zuen eta orain, hori aintzat hartuta, fiskalak ingurumenaren eta ondare historikoaren kontrako delitua egon daitekeela ondorioztatu du.  

Eusko Jaurlaritzak habitat babestuen sailkapenean dauka Jaizkibelgo eremu hori.

Makina astunekin harriak apurtuz monumentu megalitikoak kaltetu dituztela ere argudiatu du talde ekologistak, “Jaizkibel II harrespilean eta Iskulingo eta Atxinarreko trikuharrietan”. Aldundiaren esku-hartzearen aurretik egoera onean zeudela adierazi dute.   

“Jaizkibel garrantzi handiko naturagunea da, Natura 2000 Europako Sarean Babes Bereziko Eremu gisa katalogatuta dago eta dagokion Kudeaketa Plana 2013tik onartuta dago”, gaineratu du Eguzkik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Biodibertsitatea
2025eko abenduaren 4
Lurraldea eta arkitektura
Lurzorua

2025eko azaroaren 19
Igarobide ekologikoak eolikoen mehatxupean:
Utzi izaten, utzi pasatzen

Eguneraketa berriak daude