Folklore trabestia, drag-a eta euskal dantzak lotzen

  • "Zer leku izango dute pertsona ez bitarrek dantza tradizionalari dagokionez?" galdera airera bota eta hausnarketarako bidea ireki nahi izan du Maruxak taldeak Folklore trabestia proiektuaren bidez.


2023ko urriaren 24a - 08:58
Maruxak, Eltziegoko dantzariak, Folklore trabestia. / Argazkia: Iker Perez
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Iruñeko Mendillorri auzokoa da Maruxak taldea eta bertako kideak drag-a eta euskal dantza egiten dute. Bi zaletasun horietatik abiatuta, pandemia garaian jardun horiek nahiko mugatuak zeudenez, aprobetxatu zuten euskal dantza eta draga uztartzen dituen zenbait publikazio egiteko sare sozialetan. Euskal dantzen inguruko informazioa zabaldu eta galderak planteatzen dituzte, kuestionatu egiten dituzte oso barneratuta dauden bereizketak eta estereotipoak.

Alde batetik, Euskal Herriko folklore aberastasuna erakutsi nahi izan dute. Horretarako Euskal Herriko hainbat dantza edo festa aukeratu dituzte: Urdiaingo San Joan Kantaita (Nafarroa), Maskaradak (Zuberoa), Dantzari-dantza (Bizkaia), Bolant-dantzak (Nafarroa Beherea eta Nafarroa), Oñatiko Korpus dantzak (Gipuzkoa), Kaskarotak (Lapurdi), Eltziego (Araba), Erronkariko dantzak (Nafarroa). Errituen eta dantzen inguruko azalpen laburrak argitaratu dituzte (testuingurua, datu historikoak, pertsonaiak, jantziak, bultzatzaileak...) eta festa bakoitzak emakumearen parte-hartzeari dagokionez edo generoari loturik izan duen bilakaera zein egungo panoramari buruzko zenbait zertzelada aurkeztu dituzte.

Maruxak, Otsagabiko dantzaria, Folklore trabestia. / Argazkia: Iker Perez

Bestetik, drag-en eta euskal dantzen iruditeria nahasten dituen argazkiak publikatu dituzte. Dantza bakoitzaren azalpenekin batera, Maruxakeko kideak ageri dira dagokion dantzetako arropak jantzita, baina drag ukituarekin.

Nabarmentzen dute folklorean eta dantza tradizionalean binarismoa oso markatua dagoela. Horren aurrea, bereizketa zurrun horrekin hautsi edo jolastu nahi izan dute euskal dantzetan erabiltzen diren jantziak dragarekin uztartuta. Azkenengo argitalpenean, azken urteetan eman diren aurrerapausoak ere nabarmendu dituzte, genero bereizketarik gabe sortu diren dantzen edo jantzien aipamena eginez.

Argitalpenak:


Dantza kanaletik interesatuko zaizu...
Mutil-dantza baztertzailerik gabe, lehen aldiz Baztanen

Baztango herrietako festetan Mutil-dantza parekideak egitea “mugarri garrantzitsu bat gainditzea” dela adierazi du Plazara Dantzara taldeak. Hala ere, azpimarratu du dena ez dagoela “irabazita” eta oraindik “bide luzea” dutela egiteko.


2023-11-02 | dantzan.eus
Oldarraldiaren kontrako manifestaziorako soka-dantza tutoriala

Azaroaren 4ean euskalgintzak deitutako manifestazioa eginen da Bilbon, 17:00etatik aitzina, Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat lelopean. Manifestazio jendetsua izatea espero da eta bukaeran, bestelako esku-hartzeekin batera, soka-dantzan aritzera... [+]


2023-10-27 | dantzan.eus
Jauzien Eguna, Zuberoako jauzi zaharrak eta berriak Altzaiko plazan

Zuberoako hainbat belaunalditako dantzariak bilduko dira jauzien erakustaldia egiteko larunbat honetan, urriak 28, Altzaiko plazan. 120 dantzari, 12 herri, 20 musikari eta kantari, xirulari, ttun ttun eta arrabitari elkartuko dira 15:00etan hasiko den emanaldian.


Anouar Merabet. Nefertiti, ama zaintzailea
"Aukeratutako familia sortzeko espazio bat da vogue-a"

Trans pertsona arrazializatuek, trans pertsona arrazializatuentzat sortutako dantza da vogue-a. Interneten bideoak ikusita horren berri izan zuen Anouar Merabetek (Martil, Maroko, 1991), eta Euskal Herrian komunitaterik ez zegoenez, Parisera joan zen ikastera. Ostean, Kiki house... [+]


Eguneraketa berriak daude