Fleury-Mérogiseko gizonezkoen kartzelan dauden euskal preso politikoak modulu berean elkartu dituzte

  • Fleury-Mérogiseko (Frantzia) gizonen espetxeko preso politikoek protesta abiatu zuten maiatzean, kartzela barruko sakabanaketa salatu eta batu zitzaten eskatzeko. Izan ere, modulu bitan bereizita izan dituzte orain arte. Etxeratek zabaldu duenez, helburua lortu dute eta modulu berean izango dira aurrerantzean. Hala jakinarazi omen diete presoek eurek Etxerati.


2016ko abuztuaren 31n - 16:18
Fleury-Mérogis espetxearen barnealdea (Arg.: Reuters).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espetxeko zuzendaritzari eta beste zenbait eragileri gutun bidalketa eginez hasi zuten protesta udaberrian. Presoek eurek kartzela barrutik ez ezik, kanpotik bidalketa masiboa egin zen.

Ondoren, besteak beste, blokeo sinbolikoak egin zituzten patioan. Horren ondorioz isolamendu ziegetan sartu zituzten; handik irteten hasi ahala, isolatutako azken presoa ziegatik atera arte patiora ez joatea erabaki zuten.


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.