Emakumeak borrokan

Filipinetako presidenteak herrialdeari izena aldatu nahi dio, "espainiar morrontzaren zantzuak" ezabatzeko

  • 1543an Felipe II.a Espainiako Enperadorearen omenez inposatu zioten Filipinak izena uhartediari. 1521ean Magallanes eta Juan Sebastian Elkanoren espedizio militarrak hasi eta Zumarragako Lopez de Legazpi konskistatzaileak burutu zuen Espainiako Inperioaren morrontza Filipinetan, ia lau mendez uhartedia kolonia izatera zigortu zuena. Rodrigo Duterte presidente ultraeskuindarrak "zantzu kolonial hori ezabatzeko", Maharlika izena proposatu du herrialdearentzat, espainiarren etorreraren aurretik erabilitako malaysierazko hitza.

Axier Lopez @axierL
2019ko martxoaren 11
Espainiako Inperioaren zerbitzari Miguel López de Legazpi konkistatzailearen eta Filipinetako jatorriko herrietako baten buruzagi Datu Sikatunaren arteko \"ituna\" irudikatzen duen monumentua Tagbilaran herrian.

Urte hauetan V. mendeurrena ospatzen ari da Fernando de Magallanesek abiatu eta Juan Sebastian Elkanok burutu zuen espedizio militarrak munduari bira eman izana. Espainiako Inperioak sustatu eta ordaindutako espedizio horrek helburu nagusi bat zuen: urrearen pareko balioa zuten espeziak zeuden lurraldeak Espainiako Inperioaren menpe jartzea.

Miguel López de Legazpi konkistatzaileak Zumarragan duen omenezko eskultura.

Elkanoren espedizio horren geldialdi esanguratsu bat Cebu irlan izan zen 1521eko apirilean. Espainiarrak Filipinetara heldu ziren lehen aldia izan zen, eta ia lau mendez luzatu zen kolonialismoaren hasiera ere bai. Espainiako Koroaren menpeko irlak izendatu zituen Magallanesek, jatorrizko herritarrek bera hil aurretik. Horrek aurrerago aukera eman zion Elkano getariarrari espedizioko buru bilakatzeko.

1543an jarri zieten espainiarrek uharteei “Filipinak” izena. Elkanoren osteko hurrengo espedizioaren buru Ruy López de Villalobos konkistatzaileak, hain zuzen. Menperakuntza prozesua urte batzuk geroago amaitu zuten, Zumarragako konkistatzaile baten eskutik. 1571ean Filipinetako uharte gehienetara espainiarren kontrola ezartzea eta egungo hiriburu Manilaren sorrera Miguel López de Legazpik gidatu zuen eta.

Carlos Martinez Shaw historialari espainiarrak Elkanoren mundu biraren mendeurreneko kongresuan ondorengoa azpimarratu zuen: “Filipinetara espainiarrek eraman zuten lehen gauza 'Jesus haurtxoaren' irudi bat izan zen. Garai hartako gisa horretako espedizio guztien antzera, Elkanoren eta enparauen helburu nagusietako bat bidean topatutako herriak ebanjelizatzea zen eta”.

Orain bost mende gertatutakoaren ondorioak agerikoak dira gaur egun. Asian kristaua den herrialde bakarrenetakoa da Filipinak (herritarren %80 inguru). Ez dira alperrik pasa Espainiaren kolonia gisa emandako 333 urteak eta ondoren AEBen menpe izandako mende erdia.

Rodrigo Duterte presidentea.

Rodrigo Duterte presidenteak adierazi duenez, oinordetza espainiar eta kristauari lotutako izena da Filipinak, eta horregatik herrialdean bizi den komunitate musulmana baztertzen du. “Denbora luzea pasa da. Mindanao edo Luzonen ez dago Islamaren arrastorik. (Espainiarrek) Kristau izan nahi ez zuen oro bortizki hil zuten”, adierazi du Dutertek. Izena aldatzea proposatu duen lehen presidentea ez da bera izan, Ferdinand Marcos diktadoreak ere Maharlika izendatzea proposatu baitzuen 1970eko hamarkadan.

1987ko konstituzioak izen aldaketa ahalbidetzen du, Kongresuak hala adostu eta herritarrek ondoren erreferendum bidez berretsiz gero. Salvador Panel gobernuko eledunak izen aldaketak dituen zailtasunak azpimarratu ditu. Burutzen oso zaila den ideia dela esan du, “oso garestia da, dokumentu ofizial andana aldatu beharko litzatekeelako”.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Kolonialismoa  |  Espainia  |  Filipinak  |  Elkanoren mundu bira

Kolonialismoa kanaletik interesatuko zaizu...
"Idai" eta "Kenneth" zikloiak: klima zoratuak hondoratu du zor ustelek itotako Mozambike

Klimaren aldaketa dagoenekoz hemen da eta herrialde txiroenak kolpatzen ditu gogorren. Afrika ekialdean batere ohikoak ez diren bi zikloi oso bortitz lurreratu dira Mozambike gainean, txikizio handiak eraginez mendeetako kolonialismoak, hamasei urteko gerra zibilak eta azkenaldian agintari ustelek herrialdearen bizkar sinatutako zor publiko izugarriak kinka larrian jarrita zeukaten herrialdean. Klimaren erotzeak baditu eragile irabazleak eta pairatzen duten galtzaileak.


2019-03-28 | Axier Lopez
Pablo Casado Mexikoren konkistaz
"Ez dugu barkamenik eskatuko eta Elkanoren mundu bira ospatuko dugu"

Federico Jiménez Losantos kazetari espainiar ultraeskuindarrak esRadio katean duen saioan elkarrizketa egin dio PPko buruzagiari. Mexikoko konkistarengatik barkamena ez dutela eskatuko harro adierazi du eta Hernan Cortesen eta Juan Sebastian Elkanoren espedizioen V. mendeurrenak ospatuko dituztela gehitu du agintari popularrak.


Afrikar emakume gerrariak Oscar sarietan

Dahomey erresuma (Egungo Benin), 1724. Emakumez osatutako ejertzitoak Alladaren aurkako gerran parte hartu zuen.


2018-11-23 | Amaia Lekunberri
Beren borondatearen aurka antzutu zituztela salatu dute Kanadako 60 emakume indigenak

1973az geroztik legez kanpokotzat jo izan da jendarteko kolektibo jakin batzuk antzutzera behartzea. Azaleratzen joan diren testigantzen arabera, ordea, praktikak bere horretan dirau.


Everestek berak ere ez zuen nahi

India, 1823. William Lambton Indiako topografia superintendentea hil zen. 1802an hasi zen hegoaldetik iparraldera azpi-kontinentearen azterketa topografikoa egin eta mapatan jasotzen.


2018-10-13 | ARGIA
Bideoa: Espainiar inperialismoarekin lotutako kaleei izenak aldatu dizkiete Donostian

ARGIAk jaso duen bideo honetan ikus daitekeenez, urriaren 12a Hispanitatearen Eguna baliatuta, Donostian espainiar inperialismoarekin lotutako kale izenak ezabatu eta herrien erresistentziarekin lotutako izenekin birbataiatu dituzte ezezagunek. Maria Cristina hoteleko seinaleari ere pintaketa egin diote.


2018-10-12 | Gari Berasaluze
Urriak 12, Elkano eta inperialismo espainiarra

Urriaren 12a da gaur. Inperialismo espainiarraren egun handia. Egun seinalatua gure kontraesanak agerian uzteko.


2018-10-12 | Urumeako Kronika
Epaileek Hernaniko udala Hispanitate egunez itxita egotera behartu dute, langile batzordeak salatu duenez

Gaurko jai egunaren harira, bere postura azaldu nahi izan du Hernaniko Udaleko Enpre­sa Batzorde­ak: «azken urteetan, Udalean normaltasunez ga­ra­tu dugu lan egutegia, ideia eta sentsibilitate anitza dugun udal langileon artean. Nor­mal­tasun horren baitan, urriaren 12a lan eguna izan da, eta egun horretan lan egin nahi izan du­­gun langileok, horretarako au­kera izan dugu», azaldu dute. Baina salatu dute, Gobernu Espainiarreko Delegatuak,... [+]


2018-09-30 | June Fernández
Tourist, stay at home

Uztaila aldean unibertsitateko lagun batek “mutil-lagunak bidaia-txartela aspaldi erreserbatu zuen Nikaraguara”, idatzi zidan. Biolentzia egoeraren berri zuela eta dirua galdu nahi ez zuela. Ordura arte gorputz polizial eta parapolizialek 400 lagun erail zituzten eta egunero bahitu, zauritu eta desagertuen zerrenda loditzen zihoan. Testuinguru horretan, nire lagunaren kezka ulergarria baina zeharo surrealista eta arina iruditu zitzaidan. Galdera egokia ez da ea turista batentzat... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude