'Ruralismo postmodernoa' Jazpana festibalean urriaren 24an eta 25ean Beasainen

  • Urriaren 24an eta 25ean egingo da Jazpana! festibalaren seigarren edizioa Beasainen. “Ruralismo postmodernoa” azaleratu asmoz, musika protagonista izango den kartel oparoa gertatu dute.


2014ko irailaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
"Triangulo Amor Bizarro" taldea iazko Jazpana festibalean. (Arg.:andoaingojubilatuak.blogspot)

Antolatzaileen esanetan, jaialdia egonkortzen ari da edizioz edizio eta horrek ematen duen konfiantza eta gogoarekin gertatu dute seigarren edizioa.

Bi egunez, musika emanaldiak izango dira festibaleko protagonista. “Gazte zein klasikoen artean oreka” bilatu dutela azaldu dute antolatzaileek, baita bertako zein kanpoko taldeen artean. Bernedoeneako parkinean izango dira kontzertu gehienak, guztiak dohainik.

Urriaren 24an, lau kontzertu eta DJ bat izango dira: Fumut, The Lookers, Ladislao, Nueva Vulcano taldeak eta Olarius & Brothers DJs.

Larunbatean, zortzi taldek hartuko dute parte, arratsaldean hasi eta gauera arte. Hauen artean daude, besteak beste, Capsula, Crazy Young, Buffalo, Za! eta Siete taldeak. Jaialdiari amaiera emateko, DJ Coco-k jarriko du musika.

Horrez gain, argazki rallya, 3x3 saskibaloi txapelketa eta Skate Lehiaketa ere antolatu dituzte.

JazpanArt! ekimena

Jaialdiaren baitan, hirugarrenez antolatu dute “artea ospatzeko” JazpanArt! ekimena.

Beasaingo Igartza Jauregian, artearen bidez esperientziak elkartrukatzeko ekimena da. Urriaren 18tik azaroaren 24ra, bertan egingo dira, besteak beste, kartel tailerrak, Jazpanazoka eta DAC taldearen kontzertua.

Aurtengo kartela eta aurkezpen bideoa


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Beasain
Beasaingo bi udaltzain zauritu dira komisarian suzko arma batekin tiro eginda

Tiroa “ustekabekoa” izan zela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Batek belaunean zuen zauria eta besteak eskuan.


"CAFeko zuzendaritzak produkzioa jarri zuen langilearen osasunaren gainetik"

Beasaingo tren lantokiko hiru nabe amiantoz kutsatuta zeudela jakin eta berrogei egunetara agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarrean langileen eta erakundeen ordezkariek. Enpresa Batzordeko kideek salatu dute zuzendaritzak informazio "erabat eskasa" eman diela. Eusko... [+]


2023-09-04 | Goierriko Hitza
"Elizaren inpunitatearen" aurka borrokatzera deitu du Itaiak

Goierriko Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak elkarretaratzea egin du larunbat eguerdian Beasaingo Bideluze plazan, herriko Andre Mari Zeruratuaren elizako apaiz laguntzaile izendatzearen aurka, "Elizaren inpunitatea borrokatu" lelopean.


CAF lantegiko hiru nabetan lana eten egin dute amianto kutsaduragatik

Laugarren dibisioko zortzigarren nabean egin diren desmuntaia lanen ondoren gertatu da amianto kutsatzea eta legez onartuta dagoena baino altuagoa izan da neurketaren emaitza. Langileei hartutako sei laginetatik lauk positibo eman dute.


“Kakux” apaiz laguntzaile izendatzearen aurka mobilizatuko dira Beasainen

Pedro Ayuso Donostiako gotzainak Juan Kruz Mendizabal Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu du. Mendizabal ezaguna da adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik. Goierriko Itaiak izendapenaren eta “elizaren inpunitatearen” aurka elkarretaratzea deitu du.


Eguneraketa berriak daude