Urriaren 24an eta 25ean egingo da Jazpana! festibalaren seigarren edizioa Beasainen. “Ruralismo postmodernoa” azaleratu asmoz, musika protagonista izango den kartel oparoa gertatu dute.
Antolatzaileen esanetan, jaialdia egonkortzen ari da edizioz edizio eta horrek ematen duen konfiantza eta gogoarekin gertatu dute seigarren edizioa.
Bi egunez, musika emanaldiak izango dira festibaleko protagonista. “Gazte zein klasikoen artean oreka” bilatu dutela azaldu dute antolatzaileek, baita bertako zein kanpoko taldeen artean. Bernedoeneako parkinean izango dira kontzertu gehienak, guztiak dohainik.
Urriaren 24an, lau kontzertu eta DJ bat izango dira: Fumut, The Lookers, Ladislao, Nueva Vulcano taldeak eta Olarius & Brothers DJs.
Larunbatean, zortzi taldek hartuko dute parte, arratsaldean hasi eta gauera arte. Hauen artean daude, besteak beste, Capsula, Crazy Young, Buffalo, Za! eta Siete taldeak. Jaialdiari amaiera emateko, DJ Coco-k jarriko du musika.
Horrez gain, argazki rallya, 3x3 saskibaloi txapelketa eta Skate Lehiaketa ere antolatu dituzte.
JazpanArt! ekimena
Jaialdiaren baitan, hirugarrenez antolatu dute “artea ospatzeko” JazpanArt! ekimena.
Beasaingo Igartza Jauregian, artearen bidez esperientziak elkartrukatzeko ekimena da. Urriaren 18tik azaroaren 24ra, bertan egingo dira, besteak beste, kartel tailerrak, Jazpanazoka eta DAC taldearen kontzertua.
Aurtengo kartela eta aurkezpen bideoa