Herriz herri salatu dituzte AHTrako zundaketa asmoak bizikletan

  • Sakana, Goierri eta Lautadatik igaro da martxa abuztuaren 25etik 27ra, ekimen, kontzertu eta kontzentrazioekin.

Beasainen egindako mobilizazioa. Argazkia: AHT Gelditu!

2023ko abuztuaren 28an - 10:25
Azken eguneraketa: 15:16
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Abuztuaren 25ean goizeko 10:00etan hasi zuten bidea, Irurtzungo herriko plazan, AHTrik ez! oihuen artean. Goizeko etapa amaitzean, Altsasurako bidea hartu eta bertan elkarretaratzea egin dute. Eguna Olaztin amaitu zuten, lautadako martxistekin elkartu ziren bertan, eta gauean kontzertuak antolatu zituzten gaztetxean.

Larunbatean Ataunetik igaro eta Altsasura bidea hartu zuen martxak berriro, tren geltokiko langileen eskubideen eta ohiko trenaren aldeko elkarretaratzea egiteko. Beasaineko Erauskin plazara eraman zituzten aldarrikapenak arratsaldean: “Natura eta landa lurrak suntsituz ezin da herria eraiki” zioen elkarretaratzeko pankarta nagusiak, eta AHTak eraikitzeak dakarren “inpaktu katea” salatu zuten. Ataunen eman zioten amaiera egunari.

Igandeko etapa Ataun-Irurtzun artekoa izan zen. Eguerdian, Uharten, bertan beste elkarretaratzea egin dute, Artzai Egunarekin bat eginez. Ekitaldi batekin eman zioten itxialdia martxari, ostiralean hasi zuten herri berberean, Irurtzunen.

Irurtzunen eman diote hasiera martxari. Argazkia: AHT Gelditu!
Bigarren egunari hasiera eman diote. Argazkia: AHT Gelditu!
Azkeneko egunean egindako talde argazkia. Argazkia: AHT Gelditu!

AHT gelditu! elkarlana kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...