“Futbola eta dantza betidanik gustatu izan zaizkit, eta inoiz ez dio eragin batak besteari”

  • Aitaren bideari jarraipena eman dio Joseba Sarriegik (Beasain, 1994), aurreko belaunaldietatik jasotako Beasaingo dantzak ondorengoei erakusten aritzen baita. Beti izan da berezia Loinazko San Martin ezpata-dantza berarentzat, are bereziago aita falta denetik. Xabier Sarriegi Paxatxo dantza maisua aurreko urtean hil zen, baina jarraipena ederki lotua zuen ordurako. Dantza eta transmisioa ardatz dituen eta Sarriegi aita-semeak protagonista hartu dituen Azken dantza maisua dokumentalaren estrenaldia ate joka dugu.

Joseba Sarriegi ezpata-dantzariekin prozesioan, Loinazko San Martin ezpata-dantza, Beasain, 2022-05-30. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko ekainaren 08an - 17:28

Nola bizi duzu gaurko eguna?

Egun berezia izan da txikitatik eta urteak pasa ahala bereziago izatera pasa da, sentimentalki ukitzen bainau. Gaurko egunez dantzan 8-9 urterekin edo hasiko nintzen. Aita zen dantza maisua eta berak erakusten zuen. 12 urtera arte edo egin nuen, kapitain ere izan nintzen.

Eta orain erakusten.

Aitari bi edo hiru urtez lagundu nion eta hona ere etorri nintzen berarekin, eta, gero, lehengusinarekin eta batera urte batzuk badira hemen gabiltzana. Taldetxo bat aritzen gara haurrak prestatzen. Aitak berak hartzen zuen ardura guztia eta orain taldean banatzen ditugu lanak.

Entseguak prestatzeko modu berezia duzue ezta?

Lizeoko portxeetan entseatzen dugu. Astelehenetik ostegunera 17:30-18:30 irakasleak han egoten gara eta umeak nahi dutenean etortzen dira.

Bi urte dira San Martinen ez dela dantzatu, eten horrek eraginik izan du gaztetxoengan?

Bi urteetan saiatu gara guztiz ez uzten. 2020an balkoietatik aritu ziren gazteak eta urreko urtean erakusten aritu ginen, beste modu batera, txandak eta mugatuta denak kolpez ez etortzeko.

Dantza transmititzeko zuen moldea erakutsiko duen dokumentala estreinatuko da ostiralean eta zu protagonista.

Bai, Mikel Alvarez lehengusuak proposatu zidan. Ukitzen nauen eta mugitzen nauen gaia da, baina lehengusua izan da eta jakinda berarekin egingo nituela grabazioak, urduritasunak urduritasun, animatu egin nintzen; bukaerako emaitza oso polita izango zela dudarik ez bainuen egiten.

Zu dantzari eta futbolari bezala agertuko zara. Bateragarriak al dira dantza eta futbola?

Futbola eta dantza betidanik gustatu izan zaizkit, eta inoiz ez dio eragin batak besteari. Agian bizitzan zehar futbol gehiago egin dut, baina dantza egin dudanetan eta erakutsi behar dudanean ba gustura asko egiten dut.

Herrian jendea dokumentala ikusteko zain-zain egongo da ba?

Bai, bai, jende askok esan dit teaser eta trailerrak ikusi dituztela eta gogoz daudela ikusteko. Polita da hori, baina geroz eta urduriago jartzen ari naiz. Egunak hurbiltzen joan ahala uste dut sumatuko ditudala tripan mugimenduak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal dantza tradizionala
2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-15 | Euskal Irratiak
300 dantzari bildu ditu Iparraldeko dantzari egunak Hendaian

Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.


2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


2024-01-10 | dantzan.eus
Dantza, kantua eta jan-edana, kaskarotak martxan!

Urtarrileko lehen asteburuarekin atera dira kaskarot goiztiarrenak. Beskoitzekoak izan dira lehenak eta otsail hasierara arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira... [+]


Eguneraketa berriak daude