Adin txikikoei sexu gehiegikeriak egin zizkien Juan Kruz Mendizabal “Kakux” Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu dute

  • Juan Kruz Mendizabal “Kakux” elizgizona Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu du Pedro Ayuso Donostiako gotzainak. Mendizabal Gipuzkoako bikario nagusi izan zen eta udalekuetan sexu gehiegikeriak egin zizkien hainbat adin txikikori, haiekin zuen konfiantza baliaturik.


2023ko abuztuaren 29an - 08:07
Azken eguneraketa: 10:19
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Uztaila bukaerakoa da berria, baina nahiko oharkabean joan da: Beasaingo elizan aritzeko izendapena jaso du bikario ohiak.

Duela urte batzuk, hainbat gizonek jarritako salaketek azaleratu zuten 2001 eta 2005 urteen artean gertaturikoa: eskauten Elizaren ordezkari gisa 13 eta 16 urte bitarteko neska-mutilen kanpalekuetan parte hartzen zuen Mendizabalek, eta sexu gehiegikeriak egin zizkion hainbati. Biktimetako batek Berrian kontatu zuenez, lo zegoela zakila eta barrabilak ukitu zizkion elizgizonak, beste eskuarekin bere burua masturbatzen zuen bitartean; mutikoak kontatu zuenean, Mendizabalek ukatu egin zuen eta mutikoak amesgaiztoa izan zuela adierazi zuen.

Gerora, baina, salaketen harira Elizak abiaturiko prozesuan, sexu gehiegikeriak onartu egin zituen Juan Kruz Mendizabalek: monasterio batera bidali zuen Elizak eta debekatu egin zion publikoki apaiz aritzea, baita adin txikikoekin egotea inguruan heldurik ez bazegoen.

Dirudienez, Goierri aldean hainbat meza eman ditu azken urteetan. Orain, esan bezala, Beasainen aritzeko izendapena jaso du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pedofilia
2022ko otsailaren 23
Analisia
Pederasten boterea

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.