Lizar Begoña sopeloztarrak irabazi du 2022ko Igartza Saria

  • 11 proiektu aurkeztu dira sariketara eta epaimahaiak Lizar Begoñaren Itzalkinak eguzkitan eleberri proiektua aukeratu du bekaz laguntzeko.


2022ko irailaren 7an - 13:00
Argazkia: Hiruka
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Asteazkenean eman dute ezagutzera XXV. Igartza Sariaren irabazlea. Garazi Kamio, Irati Jimenez eta Oihane Amantegik osatutako epaimahaiak deialdira aurkeztutako 11 proiekturen artean aukeratu behar izan du, eta Lizar Begoña (Sopela, 1996) eta hark aurkeztutako Itzalkinak eguzkitan proiektua hautatu du bekaz laguntzeko.

Itzalkinak eguzkitan eleberri proiektuak Benidorm du atze-oihal, gune turistikoetan kokatutako kiosko bat zehazki, eta bertan lan egiten duten emakumezko bi dira protagonistak. "Gainbehera datorren negozioa, inguru kitsch bat, bi belaunalditako andrazkoen bizikizunak… Gertakizunekin batera josiko dira emozio, oroitzapen eta hausnarketak", aurreratu dute saritzaileek.

Arte Ederretan graduatua da Begoña, eta argitaratuak ditu bi poesia-liburu: Aro beilegia poesia-bilduma (Balea zuria, 2020), Donostia Kultura saria irabazitakoa, eta Gepardo japoniarrak (Susa, 2022).

Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak bultzatzen duten sariaren hogeita bosgarren edizioa da aurtengoa. Sariaren helburua da idazle gazteen proiektu literarioak bultzatzea, eta hargatik 6.000 euroko bekarekin laguntzen zaio irabazleari. Saria onartuta, saridunak lana argitaratzeko konpromisoa hartzen du.

 


Euskal literatura kanalean gehiago
2026ko otsailaren 18
Mirande

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...