"Elizaren inpunitatearen" aurka borrokatzera deitu du Itaiak

  • Goierriko Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak elkarretaratzea egin du larunbat eguerdian Beasaingo Bideluze plazan, herriko Andre Mari Zeruratuaren elizako apaiz laguntzaile izendatzearen aurka, "Elizaren inpunitatea borrokatu" lelopean.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko irailaren 04an - 13:33
Azken eguneraketa: 15:35

Goierriko Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak elkarretaratzea egin du gaur eguerdian Beasaingo Bideluze plazan, herriko Andre Mari Zeruratuaren elizako apaiz laguntzaile izendatzearen aurka, Elizaren inpunitatea borrokatu lelopean.

Euripean egindako 20 minutuko elkarretaratzearen amaieran, ondorengo testua irakurri dute Itaiako kideek:

“Ezaguna da, 1994, 2001 eta 2005 urteetan Elizak antolaturiko scouten udalekuetan gutxienez hiru adingabeko erasotu zituela Beasainen apaiz laguntzaile aritzeko berrizendatu duten Kakuxek. Sexu gehiegikeriak onartu egin zituen Juan Kruz Mendizabalek: monasterio batera bidali zuen Elizak eta debekatu egin zion publikoki apaiz aritzea, baita adin txikikoekin egotea inguruan heldurik ez bazegoen. Hau hala izanik ere, berrizendatu egin dute.

Beharrezkoa ikusten dugu Eliza instituzio erreakzionario modura seinalatzea, balio eta praktika kontserbadoreak zabaltzen baititu; hala nola: abortuaren kriminalizazioa, iritzi atzerakoi eta tradizionalak eta abar luze bat. Aipatutako eliza-eremuko pederastia kasuak ez dira modu isolatuan ulertu behar, kasu hauei 2018tik abian den ikerketa baten arabera, espainiar estatuan elizgizonek adin txikikoei egindako beste 500 sexu-abusu kasu gehitu behar zazkie. Babes osoa adierazi nahi diegu erasotu guztiei.

Zaurgarritasun egoera baliatuz adin txikikoen kontrako indarkeria inpunitate osoz gauzatu izan dute.

Honi gehitu behar diogu, emakumeon kasuan, gizarte kapitalista ezaugarritzen duen arau kultural matxistaren baitan kokatu behar dugula, zeinaren helburua, emakumeok bigarren mailako subjektu bihurtzea den. Instituzioek eraso hauen kontrako jarrera azaltzen badute ere, egoera hauei  erantzuteko mugak topatzen dituzte, esate baterako prozesu judizial luze eta nahasiak, traba burokratikoak, erasotzaileen inpunitate totala, ezerezean geratzen diren epaiketak… Honen erakusgarri Kakuxen adibidea, zeinaren kasua artxibatu egin zuen justiziak preskribituta zegoela argudiatuz.

Kasu honek ere, agerian uzten du egiturazkoa den indarkeriari egiturazko konponbidea eman behar diogula. Indarkeria matxistarekin amaitu nahi  badugu, biolentzia oro normalizatzen eta areagotzen duen gizartean errotiko aldaketak eman behar dira. Horretarako, Goierriko Itaiatik  instituzioekiko modu independentean antolatzeko deia egiten dugu: emakumeok gure babeserako bitarteko propioak garatzeko, indarkeria  matxistarekin amaitzeko borrokak martxan jarriz. Era berean, erasotzaileen aurrean erantzun eraginkorrak garatu behar ditugu, hauen inpunitatearekin behin betiko amaitzeko”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pedofilia
2024-03-08 | ARGIA
Espainiako Eliza Katolikoak 1.000tik gora pederastia kasu aitortu ditu

Espainiako Eliza Katolikoak onartu du adingabeei egindako 1.057 sexu-gehiegikeria gertatu direla Elizan. Urteetan abusuak gertatu izana ukatu du edo kasuei garrantzia kendu die. Duela gutxira arte, Espainian salaketa gutxi zeudela edo salaketarik ez zegoela defendatu du Elizak... [+]


Elizako erakundeak eta arduradunak ikertu nahi ditu Espainiako Fiskaltzak, pederastia kasuengatik

Espainiako Estatuan momentu honetan 147 ikerketa daude auzitegietan, Eliza barruan izandako sexu abusuengatik, horietatik %67 2000. urtea baino geroago gertaturiko kasuak dira. Fiskaltzak bere urteko txostenean azaldu duenez, eliz erakundeen "erantzukizun zibil... [+]


“Kakux” apaiz laguntzaile izendatzearen aurka mobilizatuko dira Beasainen

Pedro Ayuso Donostiako gotzainak Juan Kruz Mendizabal Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu du. Mendizabal ezaguna da adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik. Goierriko Itaiak izendapenaren eta “elizaren inpunitatearen” aurka elkarretaratzea deitu du.


Adin txikikoei sexu gehiegikeriak egin zizkien Juan Kruz Mendizabal "Kakux" Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu dute

Juan Kruz Mendizabal “Kakux” elizgizona Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu du Pedro Ayuso Donostiako gotzainak. Mendizabal Gipuzkoako bikario nagusi izan zen eta udalekuetan sexu gehiegikeriak egin zizkien hainbat adin txikikori, haiekin zuen konfiantza... [+]


927 adingaberi egindako sexu-abusuak aitortu ditu Espainiako Eliza Katolikoak pederastiaz egin duen lehen txostenean

Espainiako Eliza Katolikoak pederastiari buruzko egin duen lehen agiria da ‘Para dar luz’. Ostegunean Madrilen argitaratu dute eta bertan jaso dituzte 1940ko hamarkadatik aurrera Elizaren ierarkiako kideek ehunka adingaberi egindako sexu-abusuak. Pederastiaren... [+]


Eguneraketa berriak daude