Festa dezagun gaurdanik geroa

  • Bilgune feministak Euskal Herriko jai ereduen inguruko “Festa dezagun gaurdanik geroa” dokumentala ekoitzi du. Festetan emakumeen parte hartzea eta jai ereduen inguruko gogoeta feministetatik abiatu dira lana osatzeko. Horretarako, hainbat herritako talde nahiz norbanakoren bizipenak oinarri hartu dituzte: Irun eta Hondarribiako alardeak, San Ferminak edo Baztango mutil dantzak kasu. Bestetik, orain arte gizonezkoen gune ia esklusiboak izan diren herri kirol, rock musika eta bertsoen munduan normaltasunaren bidean ematen ari diren pausuak jaso dituzte dokumentalean.


2014ko otsailaren 25ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

 

 

Ekhiñe Muguruza eta Usoa Garin arduratu dira grabazio eta edizio lanetaz. Zarautzen egin zuten lehen aurkezpen publikoa pasa den otsailaren 20an, Zine Modelo aretoan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Generoa
Eguneraketa berriak daude