Familia bat ur-hornidurarik eta erroldarik gabe ditu Gasteizko Udalak, auzotarrek salatu dutenez

  • Gasteizko Alde Zaharreko etxe abandonatu batean bikote bat bizi da, hiru alabarekin. Udalak ez ditu erroldatu eta, beraz, oinarrizko eskubiderik eta baliabiderik ezin dute eskuratu. Legearen kontra, Udalak ur-hornidurarik gabe utzi dituela ere salatu du Auzoan Bizi elkarteak.

Ura eta errolda eskatu dituzte Fatima eta bere familiarentzat. Argazkia: Auzoan Bizi

2022ko urriaren 25an - 11:46

"Erroldarik ez izateak eskubiderik ez izatea dakar, administrazioarentzat ez baitzara existitzen", diote Gasteizko Alde Zaharreko auzo elkartetik: errolda izatea ezinbestekoa da osasunerako eskubidea izateko, zerbitzu publikoak erabiltzeko, boto-eskubiderako, elikadura eta etxebizitzaren inguruko laguntza eta prestazioak lortzeko, egoera administratiboa erregulatzeko, haurren hezkuntza eskubidea bermatzeko… Udalak errolda oztopatuta duela salatu eta familia guztia berehala erroldatzeko eskatu dute auzokideek.

"Etengabe errepikatzen" den zerbait dela gaineratu du Auzoan Bizi elkarteak: norberaren bizilekuan erroldatzeko oztopoak jarri ohi dituela udalak, "baldintza oso zailak betetzeko eskatuz"; eta erresidentziarik ez duten pertsonen kasuan ere errolda ezin lortzeak beraien egoera administratiboa erregulatzeko lehen urratsa blokeatzen duela.

Urik gabe, baliabiderik gabe, eta negua gertu

Fatima, Budia eta hiru alabak urik gabe daudela ere azpimarratu du elkarteak, eta gogoratu du legeak debekatu egiten duela egoera zaurgarrian direnei hornidura moztea abenduaren 31 baino lehen. Kontua da, burokraziaren jokoan harrapatuta geratu dela familia: "Udalak, familiaren errolda oztopatuta, uko egin dio familiari estatus burokratiko ‘zaurgarria’ esleitzeari, nahiz eta administrazioak berak sortutako estatusa izan".

Negua hurbiltzen ari den honetan, baldintza oso kaskarreko etxebizitza batean hornidurarik eta eskubiderik gabe daudela salatu du Auzoan Bizik. Gasteizko Udalari errolda eta ur-hornidura eskatu dizkio familiarentzat; "gure baliabide guztiak erabiliko ditugu hori lortzeko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]


Eguneraketa berriak daude