Fagor Etxetresnak likidatu egingo dute eta langabeak dira orain lehentasuna

  • Fagor Etxetresnak hartzekodunen konkurtsoan sartuko da. Lakuan egin zuten bileran kooperatibako ordezkariek jakinarazi zuten bihar goizean aurkeztuko dutela eskaera epaitegian. Datozen asteetan likidazio fasean sartuko da.


2013ko azaroaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Fagor Etxetresnak likidazio fasean sartuta, 1.200 bazkideri irtenbidea eman nahi die Mondragonek (Argazkia: Rtve.es)

Kooperatibako taldean dagoen Basauriko Edesa enpresa, aldiz, ez da oraingoz hartzekodunen konkurtsoan sartuko, Bizkaiko Aldundiak 3 milioi euroko bermea emango baitio. Jose Luis Bilbao ahadun nagusiak onartu du erabaki horrekin itxiera atzeratzea baino ez dela lortuko eta beharrezkoa dela bideragarritasun plan bat.

Bizkaiko Aldundiak Edesa “salbatzeko” emandako bermeak eta Bilbao langileen aurrean agertu izanak kritikak eragin ditu. EAJk Gipuzkoako Aldundiari eskatu dio gauza bera egin dezala Azpeitiko Grumal lantegiarekin eta Martin Garitanok ez du aukera hori baztertu Radio Euskadin egindako adierazpenetan:

Joko politikotik harago, milaka lagunen lanpostuak daude kolokan. Fagorren likidazio fasea datozen asteetarako iragarri dute. Eragile guztiek enpleguaren galera arintzeko neurriak dituzte orain mahai gainean. Hala, Mondragon Korporazioak 1.200 bazkide birkokatu eta aurre-jubilatu nahi ditu eta beste 430 kooperatibistek Lagun Aroren langabezia prestazioa jasoko dute.

Enpresaren itxierarengatik eta beste kooperatibetan izango diren birkokapenengatik kalean gera daitezkeen bazkide ez diren soldatapekoei ez die Mondragonek irtenbiderik eman ordea.

Fagor Etxetresnaken arduradunen esanetan 4.000 lanpostu daude orotara arriskuan, zuzenean eta zeharka. Eusko Jaurlaritzak Fagorren hornitzaile diren enpresetan jarri du begia; merkatu azterketak eta analisiak egingo ditu, baina ez du dirurik jarriko, atzo haren bozeramaile den Josu Erkorekak azaldu zuenez.

Gipuzkoako Aldundiak Debagoienako Garapen Agentziaren esku 700.000 euro utz ditzakeela jakinarazi zuen atzoko bileran, Noticias de Gipuzkoaren arabera. Diru hori eskualdean enpresa proiektu berritzaileak martxan jartzeko erabiliko litzateke.

Kooperatibaren hondoratzeaz idatzi du egunkari horretan Kutxako presidente ohi Gotzon Olarte Lasak (Madurez del Consorcio de Mondragón?). Imanol Esnaola Gaindegiako koordinatzaileak berriz, Gaindegiaren webgunean hainbat galdera plazaratu ditu Fagor auziaz eta Euskal Herriak bere estatua ez izateaz (Zerk huts egin du Fagorren?)

Brandt eta "sandwich ekonomia"

Atzo jakinarazi zuen Brandt-ek, Frantziako Fagorren filialak, ordainketak etetako eskaera aurkeztu duela Nanterreko Merkataritza Auzitegian. Enpresak kiebra nola jo duen azaldu du Le Monde egunkariak artikulu zabal batean (Fagor, la chute d'un empire de l'électroménager).

Bestalde, Dominique Seux analistak bere blogean idatzi duenez, Brandt "sandwich ekonomiak" harrapatuta geratu da: goian marka prestiogunak leudeke, behean merkeagoak diren asiarrak. Seuxen ustez Frantziako ekonomia globala sandwicharen goiko geruzan dago eta hori aukera bat izan liteke Brandt-ek aurrera egiteko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fagor
Aritz Ameztegi, 'Debagoiena 2030'
“Inpaktua bada eskualdean bilatzen duguna, udal eta eragile guztiei entzun behar zaie lehenik”

Beterri Saretuz eraldaketa egitasmoak gonbidatuta, Debagoiena 2030 sareko Aritz Ameztegik hitzaldia eman du Andoainen asteazkenean. Eskualde batean eraldaketa lortzeko nola eragin litekeen gako batzuk eskaini ditu.


2020-07-14 | ARGIA
Amiantoak langile bati eragindako kalte handia berretsi du epaitegiak eta ez du onartu Fagor Ederlanen helegitea

Biriketako minbizian eta %95eko ezgaitasunean amiantoak izandako eragina onartu zion Gizarte Segurantzak langile bati, baina helegitea jarri zuen Fagor Ederlan enpresak. Donostiako epaitegi batek ez du helegitea onartu eta amiantoaren biktimen elkarteak enpresari eskatu dio... [+]


Fagor auzian, Mondragon absolbitu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Mondragon absolbitu du Bergarako epaitegiak 2018ko uztailean emandako epaia berretsiz eta preskripzioan oinarrituz erabakia. Ordainduk eta Eskuratuk salatutako engainurik ez zela egon ebatzi du. Mondragon epaiarekin "pozik" azaldu da;... [+]


2018-06-03 | Juan Mari Arregi
Arizmendiarrietatik Fagor eta Eroskira

Herritarrek aukera izan dute dokumental baten bidez Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta lana ezagutzeko: Arizmendiarrieta, gizon kooperatiboa.


2018-05-10 | Goiena
Fagorreko borondatezko ekarpenen auzia, epaia emateko prest

Ordaindu eta Eskuratu elkarteen eta Mondragon Korporazioaren arteko epaiketako ahozko bistaren azken eguna izan da gaurkoa. Bi aldeetako abokatuek ondorioak aurkeztu dituzte epailearen aurrean, eta lau egunak nola joan diren ikusita, esan daiteke demandatzaileen aldeko ebazpen... [+]


Eguneraketa berriak daude