Ezkorbrutak eta Mattinsalto nagusi Taldekako Xilabaren 3. asteburuan

  • Pasa den asteburuan, Urruñan eta Pausun jokatu dira Taldekako XILABA Xapelketako ligaxken hirugarren asteburuko bi saioak.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko urriaren 29an - 10:41
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ostiralean, Ezkorbrutak taldea nagusitu zen Urruñako Berttoli elkartean,  Hendaiako Ostatu Batuak taldeakin lehiatu ondoren.

Egun berean beste saio bat jokatu zen Pausuko Xaia ostatuan. Saio hau afari baten inguruan ospatu zen eta Mattinsalto taldeak irabazi zuen Kontrabanda taldeko kideekin lehian jardun ondoren.

Hurrengo ostiralean, azaroaren 3an, ligaxken bi saio hauek egingo dira: 

- Donibane Garaziko Luisenia ostatuan, 19:00etan, bertso saioa. Otsoaren 7 umeak taldeak antolatzen du saioa eta gomita Kontrabanda taldeak jasotzen du.

-Hendaiako Bakarxoko ostatuan, 19:30etan, bertso saioa. Antolatzailea Sasi Bertsolariak taldea da, eta gomita jasotzen duen taldea, Tirrit.

Albistea osorik hemen.


Xilaba kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.