Arrasateko Viatoristek San Viator kudeatzen zutenean, Jose Angel Arregui irakasleak sexu gehiegikeria ugari egin zituen, hainbat ikaslek salatu bezala: "Gure zakila edo ipurdia berari erakustea", "esperma mikroskopioz ikustea",... 2009an Txilen atxilotu zuten haur-pornografia ugari edukitzeagatik. San Viatorreko delitu horiek, baina, preskribatu dira, eta R.N. arrasatearrak eskatzen du horrelako delituek preskribitutzat ez jotzea.
Orain direla 30 urte Gaztelupe ez zen Arizmendi Ikastola, San Viator deitzen zen, eta viatoristen orden erlijiosoak kudeatzen zuen. Orduko irakasleetako bat Jose Angel Arregi Eraña zen (Bilbo, 1957), eta Arrasateko ikastetxean irakasle bezala 1979an hasi zen. Erlijioso honek gimnasia eta erlijioia ikasgaiak irakasten zituen, eta orain 30 urte inguru 40 ikasleko gela baten tutorea zen.
Gela horretako pertsonetako bat R.N. arrasatearra dugu, OHOko 7.-8. kurtsoko ikasten ziharduena. Berak eta gela honetako ikasle ohi batzuek Mondraberri.eus egunkariari salatu bezala, Arregik lehen egunetik bere botereaz abusatu zuen: "Lehen eskola egunean, lezio bat eman nahi izan zigun, eskolako instalazioak errespeta genitzan: Boluntario bat eskatu zuen ikasleen artean. Inork ez zuen hasieran eskua altxatu, baina azkenean baten batek amore eman zuen-edo. Arregik 10 belarrondoko eman zizkion, bata bestearen atzetik, bere diziplina ezartzeko".
Izan ere, bere ikasleek batez ere azpimarratzen dute Arregiren izaera eta jokabide "biolentoa". Orduan hasi ziren haur hauentzako lezio mingotsak: "Beste egun batean gutako bati frakak jaitsi zizkion gela guztiaren aurrean".
Arregi ere gimnasia irakasle zuten, eta kutsu sexualetako ukituak egiten zizkien: "Batzuetan dutxetara sartzen zen, gu dutxatzen ari ginela, eta gure ipurmasailetan txaloak ematen zizkigun". Gimnasioa gehiegikeria hauen lekuko izan zen: "Gutako beste bat gimnasioko gela ilun batera sartu zuen, eta barruan denbora bat eman ostean, negarrez irten zen. Inoiz ez genuen jakin zer egin zion". Abusu sexualei dagokienean, larrienetako banan-banan egin zien: "Arregik behin ikasleoi agindu zigun gimnasiotik banan-banan pasatzea. Beraz, gimnasio barruan ikasle bakoitzak bakarrik egon behar zuen Arregirekin, denbora batez".
Une horretan "Arregik prakak jaistea eragiten zigun gutako bakoitzari, gorputzaren formazioarekin zerikusia zuen azterketa bat zela esanez. Gainera, Arregik agintzen zigun gure zakil eta ipurdiak berari hobeto erakustea". Beste egun batez haurrak San Viatorreko laborategira eraman zituen, eta "mikroskopikoarekin espermatozoideak ikus genitzala esan zigun". "Haurra zarenean ez zara konturatzen zer esan nahi duen horrek, ohartzen ginen gauza arraroak zirela, baina ez genituen abusu sexualak bezala hartzen". Horregatik "haurretako batek bere gurasoei gertatutakoa azaldu zien, eta gurasoek ikastetxeari kexa aurkeztu zion. Baina viatoristek ez zuen behar bezalako neurririk hartu". Urteak pasa ahala, "eta ikaskide ohiekin berba egitean, egoeraz jabetzen joan ginen, eta haserrea eragin zigun".
2009an Arregi Txilen atxilotu zuten haur-pornografia ugari edukitzeagatik: Milaka argazki eta bideo zituen sadomasokismoa, koprofilia, urofilia eta haurtxoekin sexu jarduerak erakusten zituztenak. Arregik erositako edo partekatutako material hortaz gain, berak grabatutako bideoak ere bazituen: Gasteizen, Basaurin eta Madrilen grabatutako irudietan ukipenak, adin txikikoei egindako masturbazioak, eraso fisikoak eta objektuekin egindako penetrazioak ageri dira. Txileko epaitegi batek 2010ean Arregi bi urteko kartzela-zigorrera kondenatu zuen, eta herrialde Hegoamerikarrean zigor horiek bere osotasunean betetzen dira.
Epaia ezagutu ostean, Viatoristen Kongregazioak Arregi kongregaziotik kanporatzeko prozesuari ekin zioten. Orduan aurreikusten zen Arregi Espainiako estatura estraditatu ahalko zela, besteak beste, Arrasaten egindako delituengatik epaitua izan zedin. Horretarako, hainbat biktimek salaketa judiziala aurkeztu zuten, eta "Arrasateko biktima batek ere salaketa judiziala jarri zuen", baina denbora luzea igarota, delitu hauek preskribatzen dira eta ondorioz ezin dira epaitu.
R.N.-k orain 43 urte ditu, eta argi dauka legeak zentzu horretan aldaketa behar duela: "Holako delituek ez lukete preskribatu beharko, ezta antzekoek ere, emakumeen aurkako biolentzia delituek adibidez, Justizia egin ahal dadin".
Albiste hau Mondraberrik argitaratu du eta komunikabideen baimenari esker ekarri dugu ARGIAra
Erran egin nion umetan sexu abusu bat jasanarazi zidanari: hala egin zidala. Bazekien, sinetsi zidan, eta errespetatu du harekiko behar dudan urruntzea. Zortea izan nuela uste dut; denok ez daukagula bera. Prozesu inperfektu haren kontakizun ez-fikziozko bat da hau.
Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]
Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]
Uztailaren 5ean egin zituen sexu erasoak Iruñeko barraka gune batean. Leporatutako delituen larritasuna dela eta epaileak fidantza ordaintzeko aukera kendu dio.
2024aren bukaeratik behartu du gaztea berekin sexu-harremanak izatera, diru truke.
Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]
Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute