“Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa”, nuklearren aurkako mugimendua gogora ekarri nahi duen dokumentala

  • Azaroaren 12an izango da lehen aurrestreinaldia, Bilboko Zinebi jaialdian. Bertha Gaztelumendik zuzendu du proiektua.


2019ko azaroaren 5ean - 16:57
Irudia: Zinebi
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

1979ko ekainaren 3an Guardia Zibilak Gladys del Estal 23 urteko gaztea tiroz hil zuen Tuteran, nuklearren aurkako mugimenduaren mobilizazio baten ostean. Bertha Gaztelumendik zuzendutako 66 minutuko proiektuak Euskal Herriko zentral nuklearrak geldiarazi zituen borroka jaso nahi du, Twitter bidez iragarri dutenaren arabera.

Lehen aurrestreinaldiak iragarri dituzte: oraingoz, azaroaren 12an Bilboko Zinebi jaialdian proiektatuko da, eta abenduaren 8an Durangoko Azokan.

Hona Twitter bidez argitaratu duten trailerra:

 


Dokumentalak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.