“Itoizek eragindako emozioen bideari eutsi diogu, Juan Carlosek egin duen benetako prozesua jaso dugu”

  • Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.

     

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko urtarrilaren 26an - 16:33
Azken eguneraketa: 19:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Itoizen doinuak egun ere oraindik entzuten diren arren, aspaldi amaitu zen taldearen bidea, oholtzan behintzat. Izan ere, pantailan ikusteko azken aukera iritsi zaigu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andraka zuzendarien eskutik. Itoiz, udako sesioak filma aurkeztuko dute gaur zinema aretoetan.

Musika, fikzioa eta dokumentala uztartzen ditu ikus-entzunezkoak. Juan Carlos Perez taldekideak taldearen desegiteari buruz hausnartzen du, egindako ibilbidea, musika estiloa, garaia bera eta haien bidea markatu zituztenak.

Taldearen esentziaren bila egindako bidaia "katartiko" bat proposatzen du filmak. Taldearen hastapenak 70eko hamarkadako Mutrikuko rock talde progresibo gisa birbiziz, iraganarekin adiskidetzeko balioko diona.


Irakurri gehiago: Dokumentalak Kultura Zinema Musika
Dokumentalak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...