Iratxe Sorzabal eta bere ama Mari Nieves Diazen arteko harremana da Bi Arnas dokumentalaren kontakizunaren ardatza. Iruñean proiektatuko dute ekainaren 2an. 19:00etan hasiko da, Golem zinemetan eta hori izango da Nafarroako aurkezpen saioa. Maiatzaren 22an estreinatu zuten Irunen, Iratxe Sorzabalen herrian.
"Historia honetan bi arnas kontatzen dira; Iratxe Sorzabalena eta Mari Nieves Diazena, bere amarena. Biek ala biek, bakoitzak bere modura, torturak eragiten duen arnas falta sufritu dute, beste hainbat sufrikariorekin batera. Lehenak, bere azalean pairatu du bizitzarekiko behin-behineko etena. Bigarrenak, berriz, bere parte izan zen alabaren gorputzean. Bi arnas ikusezin horiek ikustarazi nahi ditu historia honek, bi itolarri horiek, sufrimendu bikoitz hori. Kasu honetan, amaren ahotik eta bizipenetatik, baina alabak bere azalean sufritutakoa ardatz hartuta, eta ahal den neurrian Iratxeren ahotsa ere entzunaraziz", irakur daiteke dokumentalaren aurkezpen orrian.
Bordagorri produkzioak ekoitzia, Jon Mikel Fernandezen zuzendaritzapean, torturaz mintzatzen den lana ondu dute. ETAko kide izatea egotzita 2001ean Guardia Zibilak atxilotu zuenean Iratxe Sorzabalek pairatutako bortizkeria eta hori nola eraman duten jorratu dute dokumentalean. Gaur egun Reau-ko (Frantzia) espetxean dago preso.
Hala ere, ez da Sorzabalen kasura mugatzen eta tortura zabalago ere jorratzen dute Nekane Txapartegi iheslari ohiarekin, Paco Etxeberria forentsearekin edo Serge Portelli Versaillesko Dei Auzitegiko magistratu ohi, abokatu eta torturaren kontrako ekintzailearekin eginiko elkarrizketen bidez. Tortura Euskal Herrian masiboki erabilitako errepresio mekanismoa izan dela azpimarratzen dute berau ikertu duten elkarrizketatuek.
Egileek adierazi dute beren helburua dokumentala ahalik eta gehien zabaltzea dela, eta datozen hilabeteetarako Euskal Herrian proiekzioak lotzen ari dira, baita atzerrian ere, izan Katalunian, Suitzan, Madrilen edo Alemanian.
Ikusi trailerra hemen:
Bilbok berriro ere zinema konprometituaren epizentro bihurtuko da urriaren 16tik 23ra, Film Sozialak Zinema Ikusezina Nazioarteko Jaialdiaren 17. edizioarekin.
Elkarrekin esnatzeko ordua (Susa, 2016) Kirmen Uriberen nobelan oinarrituta, Karmele pelikula zine aretoetan estreinatzear da Asier Altuna (Bergara, 1969). Lehen lurreratzea Donostiako Zinemaldian izan du, eta bertako ateak ireki orduko eman dio elkarrizketa ARGIAri, goizean... [+]
Elkarteak salatu dutenez, Aditu adimen artifizialeko erreminta tresna bikoizketak ere egiteko gai da, eta bikoiztaileen ogibidea zein bikoizketaren kalitatea arriskuan ikusten ditu.
Emakume zinemagileentzako egoitza artistikoa da Etxe Betea eta Bilboko erdigunean sortu zen 2022an, Gariza Films ekoiztetxe feministaren eskutik. Ordutik, lau egoitzaren bidez –Gela bat norberarena, Elkarrekin Sortzen, A Shelter of One’s Own eta Two Weeks... [+]
Zinemaldi Alternatiboaren amaierarekin batera antolatzaileek haien esker onak eta balorazioa plazaratu dituzte. 17. edizioa izan den honetan, azpimarratu dute zinema tresna gisa hartuta komunitatea ehuntzen aritu direla.
Azken urteetako euskal thrillerren maisutzat dute askok Koldo Almandoz (Donostia, 1973). 2020an kaleratu zuen Nerea Garcia (Nagore Aranburu) inspektorearen lehen telesaila, Hondar Ahoak, eta Ondarroan pasatakoek publikoa poltsikoratu zuten bizkor. Lehen zatitik bost urtera,... [+]
Zuzendaria: Lynne Ramsay
Herrialdea: Kanada
Iraupena: 118 minutu
Estreinaldia: Azaroaren 21ean, zinemetan
Erditze osteko doluan dago Grace (Jennifer Lawrence), baina ez zaigu amaierara arte hitzez adieraziko. Kontakizun ero eta kaotikoa da, bere begiradatik... [+]
Iragan berria den Donostiako Zinemaldian euskarazko hiru lan eskaini dira prestigiozko Sail Ofizialean: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak.
Festibala gutxi gorabehera erdira heldu zenean ohartu nintzen laugarren bat ere bazegoela euskal zinea labelarekin: Los domingos. Bilbon... [+]
Alauda Ruiz de Azua zuzendari barakaldarren lanak jaso du sari preziatua, baita Euskal Zinemaren Irizar saria ere. Bestalde, hunkituta jaso du garaikurra Jose Ramon Soroizek, mende erdiko ibilbide oparoaren ostean.
Zinemaldi eder honi amaiera emateko, Jay Kelly ikusi dut, Noam Baumbachek zuzendu eta George Clooneyk protagonizatu duen pelikula. Bertan Jay Kelly izeneko aktore asmatu baten bizitza kontatu da, Hollywoodek sorturiko famatu generikoaren erretratu. Film honetan, Jay ikusi dugu... [+]
Aurreko urteko Zinemaldian, Paolo Sorrentinok Parthenope luzemetraia aurkeztu zuen, eta gogo handiz joan nintzen ikustera, baita gustura atera ere. Aurten film berria aterako zuela jakitean, ez nuen duda izpirik izan, eta, finean, azken egunerako utzi nuen gozokia. La Grazia,... [+]
Molt lluny klasiko bat da, barrura begirako klasiko bat. Gerard Oms zuzendariaren lehen obrak beste pelikula askotan ikusi den barne bilaketa proposatzen du: gizon heterosexual oso normatibo batek antsietate dezentekoa du, ez daki zer gertatzen zaion, baina ez dago gustura... [+]
Testuinguru historiko, politiko eta sozialik gabea, kasik azalpenik ez... Eskasa iruditu zait oso Donostiako Zinemaldiaren itxiera galako pelikula, The Winter of the Crow.
Poloniako Varsovian kokatzen da, 1981eko abenduan. Psikiatra irakasle britainiar bat da... [+]