"Ez dugu lortu egitura egonkorrik eta horrek bere ondorioak ditu"

  • Elkarrekin Podemos-Ezker Batua 11 eserleku izatetik 6 izatera igaro da, eta adierazpen hauek egin dituzte Bilboko Itsasmuseumetik: abstentzioak kalte egin diela nabarmen, baina baita ere "ez dugu euskal herritarren konfiantza berresterik lortu". Azken sei urteetan Euskal Herrian izan diren aldaketetan Ahal Duguk eragina izan duela nabarmendu dute, baina oraindik ez dutela egitura egonkorrik sortzerik lortu. Hala ere, ordezkatzen duten espazio hori zoru bat dela dagoeneko adierazi dute, eta espazio horretatik jarraituko dutela lanean eraldaketa soziala bultzatzen, "bizitza politikaren erdian" jartzeko.


2020ko uztailaren 12an - 23:22

Koordinatzaile nagusi Pilar Garridok hasieratik onartu du: "Argi dago ez direla emaitza onak guretzat. Hauteskundeak garatu diren testuinguruak %27ko abstentzioa eragin du eta horrek kalte egin digu, argi eta garbi. Bai oposiziotik edo bai tripartitotik (oxala, hau gauzatzeko aukera badago) jarraituko dugu gure politikak egiten: gizarte politikak, publikoaren defentsa, langileen eskubideak edo ingurumena. Guztion interesak defendatzeak, bizitza politiaren erdian jartzea da eskatzen diguna". "Ez ditugu emaitza onak jaso" errepikatu ostean, emaitza horren arrazoiak aipatu ditu: "alde guztietatik jasandako erasoak" seinalatu ditu lehenik, eta ondoren zera adierazi du: "Oraindik ez dugu lortu egitura egonkorrik sortzerik, herrietan, eta horrek ondorioak ekar ditzake. Bihar etapa berria hasten da. Konpromisoa dugu erakunde ahalik sendoena lortzeko, eraldaketa sozialerako tresna izan dadin, horretarako sortu baitzen Podemos Euskadi" hitzekin amaitu du.

Miren Gorrotxategi lehendakarigaiak zoriondu egin ditu "herritar denak, parte hartze zibikoagatik. Zorionak baita ere, beren ordezkaritza lortu duten alderdi politiko guztiei, eta bereziki garaile atera den EAJri". Ondoren, aurrera begira jarri du begirada: "Hemendik aurrera lau urte ditugu gogor lan egiteko, hor ditugu erronkak eta saiatuko gara erronka horri aurre egiten eta politika progresistak bideratzeko euskal parlamentuan".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAEko hauteskundeak 2020
2020-09-01 | Ramón Grosfoguel
Juan Carlos Monederori erantzuna: Podemos alderdiaren jokabide kolonialista

AEBetako Berkeley Unibertsitateko irakaslea eta pentsamendu dekolonialean aditua da Ramón Grosfoguel. Artikulu honetan, Galiziako BNGren eta Euskal Autonomia Erkidegoko EH Bilduren azken hauteskundeetako emaitzez iritzia ematen du, Podemos alderdiko Juan Carlos... [+]


2020-07-26 | Karmelo Landa
Non dago, baina, zure garaipena

Hauteskundeak izan dira oraingoan Euskal Herriaren mendebalde honetan, eta horien ondoren gerta ohi denez, erabateko garaipen loriatsua (auto)aldarrikatzera abiatu da prestu irabazten lar ohituta dugun EAJ.

Luza dakioke gaur EAJri esaldi klasikoan egiten den galdera: Non dago... [+]


2020-07-20 | Z. Oleaga
"Penko" kolektiboa EAEko hauteskundeetan

Demokrazian penko, suspentso, kate, gutxiegi. Politika egiteko oinarritzat hauteskundeak eta bozak dituen jendarte batek hori esan beharko lioke bere buruari herritarren erdiak "festan" parte hartu ere egiten ez duenean, ezta?


2020-07-19 | Aritz Galarraga
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Bozkaleku baten agortze saiakera

Data: 2020ko uztailaren 12a (igandea). Ordua: 13:00. Tokia: H. herriko bozkaleku nagusiko kanpoaldean dagoen banku bat. Eguraldia: orduak iraun dituen euri jasa baten azken tantak. Jende mugimendu etengabea atarian. Talde handirik ez. Gehienak banaka, binaka, trioren bat... [+]


2020-07-19 | Juan Mari Arregi
Eskuineko eta ezkerreko politikak daude

Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak eta bere alderdiak hauteskunde kanpainan esan dutenez, “ezkerrekoak eta eskuinekoak jada ez dira existitzen”. Gaur egun EAEn nagusi den politikaren alternatibarik existituko ez balitz bezala, hau da, ez balego bezala... [+]


Eguneraketa berriak daude