EH Bilduren eta PP+C's-en artean jokoan zegoen Bizkaiko eserlekua, eskuinarentzat

  • Atzerrian bizi diren Euskal Herritarren botoak zenbatu ostean, PPk eta Ciudadanosek eratutako koalizioak bereganatu du Bizkaiko 25. eserlekua.

Argazkia: Dani Blanco

2020ko uztailaren 17an - 14:01
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ostiralean bildu dira hiru lurraldeetako hauteskunde batzordeak, Espainiako Estatuaz harago bizi diren Euskal Herritarren botoak zenbatzeko. Atzerritik jasotako botoan artetik 309 EAJrentzat izan dira, 180 EH Bildurentzat, 158 PSE-EErentzat, 113 Elkarrekin Podemos-IUrentzat, 127 PP+C's-entzat, 40 Equorentzat eta 30 Voxentzat.

Ostiraleko botoen zenbaketarekin aldaketa egon da Bizkaiko eserlekuetan: eserlekuetako bat EH Bilduren eskutan egotetik PP+C’s-en eskuetan egotera igaro da. Igandeko emaitzen kontaketan lehia estua egon zen EH Bildu eta PP+C’s-en artean, eta EH Bilduk eraman zuen azkenik lehian egondako eserlekua. Atzerriko botoek, baina, eserlekua eskuineko koalizioaren eskuetara pasa dute. Ondorioz, EH Bilduko Diana Urrea ez da legebiltzarrera sartuko, eta bere lekua Ciudadanoseko Luis Gordill beteko du.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.