"Kolaborazio ziklo berri bat behar dugu krisitik ateratzeko"

  • EAJk irabazi ditu hauteskundeak eta 31 legebiltzarkide lortu ditu, 2016ko hauteskundeetan baino hiru gehiago. Andoni Ortuzarrek Iñigo Urkullu jo du krisitik ateratzeko gidaritzat, eta alderdi politiko guztiei eta euskal gizarteari egin die elkarlanerako eskaintza.


2020ko uztailaren 12an - 23:50

Eusko Alderdi Jeltzaleko lehendakariak gaurko titularra hauxe dela adierazi du: “Irabazi ditugu gaurko hauteskundeak, argi eta garbi, emaitza bikainekin”.

Euskal gizarteak EAJri eman diola konfiantza adierazi du Ortuzarrek eta alderdiak ez duela hutsik egingo, hitza beteko duela esan du. Azken hilabete “zailak” gogora ekarri ditu eta hurrengo hiru urteak ere zailak izango direla aurreratu du. Krisialdiari aurre egiteko, auzolanean, hiru helburu izango dituztela gaineratu du: enplegua, gizarte kohesioa eta autogobernua.

Krisialditik ateratzeko alderdi politiko guztiei eta euskal gizarteari eskaintza egin die kolaborazio ziklo berri bat hasteko, “ez naiz ari alderdi jakin bati buruz”, esan du.

Ortuzarrek Iñigo Urkulluri, orain arteko lehendakariari eta datorren legegintzaldikoari, zorionak eta eskerrak eman dizkio. Krisialditik ateratzeko behar den gidaria dela esan du.

Egoera berria, garaipena, apaltasunez kudeatuko dutela esan du, “gure nagusiek apaltasunez jokatzen erakutsi digute”.

Iñigo Urkulluk Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran izan ditu gogoan

Lehendakariak Andoni Ortuzar alderdikidearen hitzak errepikatu ditu, baina bestelako kontuak ere aipatu ditu. Agerraldiaren bukaeran izen batzuk aipatu nahi dituela adierazi du eta Zaldibarko zabortegiaren zati bat erori eta hondakin azpian harrapatuta geratu ziren Sololuze eta Beltran langileak ekari ditu gogora. Ez du gertakizunari buruzko azalpenik eman, bi izenak eta haien familiak baino ez ditu aipatu. Ondoren, COVID-19ak hil dituen 1.622 pertsonak eta haien familiak ekarri ditu gogora.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAEko hauteskundeak 2020
2020-09-01 | Ramón Grosfoguel
Juan Carlos Monederori erantzuna: Podemos alderdiaren jokabide kolonialista

AEBetako Berkeley Unibertsitateko irakaslea eta pentsamendu dekolonialean aditua da Ramón Grosfoguel. Artikulu honetan, Galiziako BNGren eta Euskal Autonomia Erkidegoko EH Bilduren azken hauteskundeetako emaitzez iritzia ematen du, Podemos alderdiko Juan Carlos... [+]


2020-07-26 | Karmelo Landa
Non dago, baina, zure garaipena

Hauteskundeak izan dira oraingoan Euskal Herriaren mendebalde honetan, eta horien ondoren gerta ohi denez, erabateko garaipen loriatsua (auto)aldarrikatzera abiatu da prestu irabazten lar ohituta dugun EAJ.

Luza dakioke gaur EAJri esaldi klasikoan egiten den galdera: Non dago... [+]


2020-07-20 | Z. Oleaga
"Penko" kolektiboa EAEko hauteskundeetan

Demokrazian penko, suspentso, kate, gutxiegi. Politika egiteko oinarritzat hauteskundeak eta bozak dituen jendarte batek hori esan beharko lioke bere buruari herritarren erdiak "festan" parte hartu ere egiten ez duenean, ezta?


2020-07-19 | Aritz Galarraga
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Bozkaleku baten agortze saiakera

Data: 2020ko uztailaren 12a (igandea). Ordua: 13:00. Tokia: H. herriko bozkaleku nagusiko kanpoaldean dagoen banku bat. Eguraldia: orduak iraun dituen euri jasa baten azken tantak. Jende mugimendu etengabea atarian. Talde handirik ez. Gehienak banaka, binaka, trioren bat... [+]


2020-07-19 | Juan Mari Arregi
Eskuineko eta ezkerreko politikak daude

Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak eta bere alderdiak hauteskunde kanpainan esan dutenez, “ezkerrekoak eta eskuinekoak jada ez dira existitzen”. Gaur egun EAEn nagusi den politikaren alternatibarik existituko ez balitz bezala, hau da, ez balego bezala... [+]


Eguneraketa berriak daude