Ez du zentzurik 'Elkano bai, baina militarrik ez' esateak

  • Joan Sebastian Elkano omentzera dator Espainiako Armada Getariara, uztailaren 6an eta 7an. Espainiak, Espainiako Armadak, Espainiako Defentsa Ministerioak eta Espainiako militarrek koherentzia osoarekin omenduko dute Elkano.


2019ko ekainaren 25an - 11:20

Elkano Gaztelaren aldeko beso armatua baitzen. Elkano ez zen humanista. Elkano ez zen euskal itsas ondarearen ikurra. Elkano ez zen mendeurrenaren harira erakutsi nahi diguten merkatari eredugarria edo gure industriaren aitzindaria.

Elkano konkistatzailea zen. Elkano inkisizioa zen. Elkano bidean aurkitzen duten guztia zapaltzen dutenen kapitaina zen. Milaka lagun hil eta ehunka emakume bortxatu zituzten. Besteen ondasunak lapurtu eta odol uberak uzten zituen espedizioko burua zen. Zapaltzailea. Militarren, armadaren eta gaur egungo Espainiaren aitzindari leiala.

Ez du zentzurik ‘Elkano bai, baina militarrik ez’ esateak, Getaria inguruan lagun batzuk ari diren moduan. Benetako euskal itsas ondarea aldarrikatu nahi badugu, ezin dugu gustukoa dugun alderdia soilik erakutsi. Elkano omentzea, Espainiako Armadaren eta militarren balore guztiak goraipatzea baita. Ezin da ulertu bata bestea gabe.

Hiltzaileek idatzitako historiari buelta emateko ordua da. Bosgarren mendeurrena egin zutenaren benetako ispilu bihurtzeko garaia da. Elkanori buelta eman behar diogu. Egia eta oroimena merezi dute hil zituzten eta bortxatu zituzten guztiek. Zapaldu zituzten herriek.

XXI. mendeak mundua iraultzeko eta ulertzeko erakutsi dizkigun balore, kolore, borroka eta aldarrikapen guztiak ez dira bateragarriak Elkano omentzen segitzearekin. Iraganari otzan begiratzen badiogu, etorkizuna hipotekatuko dugu, batere gustukoak ez ditugun ereduekin eta baloreekin.

Bide batez, Elkano eta enparauak ez ziren munduari itsasoetan barrena buelta ematen lehenengoak izan. Hori ere beste gezur bat da. Baina hori beste kontu bat da…

Gai honi buruzko informazio osagarria:

· Elkano, itsasoak emandako bizitza (Txalaparta, 2008).

Artikulu hau Gari Berasaluzek argitaratu du bere blogean eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elkanoren mundu bira
"Euskal Herri dekoloniala" aldarrikatuko dute Gasteizen, Elkanoren mundu biraren urteurrenean

Asteazkenean mobilizazioa egingo dute bigarren urtez jarraian, "ipar global eta zuriaren menderatze historikoa" salatzeko.


'Sin Límites' edo nola errepikatu lehen mundu birari buruzko narratiba konbentzionalak

Irailaren 6an Victoria ontzia Sanlucar de Barramedara iritsi zeneko V. mendeurrena ospatu zuten, bost mende lehenago portu hartatik abiatu eta hiru urte geroago lehen mundu bira osatu izana gogoan. Horrelako oroipen ospakizunetan ohikoa denez, urteotan zeharkaldia gogoratzeko... [+]


2022-09-06 | ARGIA
"Euskal Herri dekolonialaren alde egin nahi dugu lan"

Eusko Jaurlaritzak irailaren 6a jai-eguntzat izendatu du Euskal Autonomia Erkidegoan, Juan Sebastian Elkanok munduari emandako bira ospatzeko. Gasteizko herri ekimenak elkarretaratzea egin du General Loma enparantzan. Adierazi duenez, "aurrera eraman nahi dugun mobilizazio... [+]


Eguneraketa berriak daude