Ez du atertu areto barnean

  • Atzoko eguzki izpien eta gaurko euri tanten artean kokatu ohi da uda eta udazken artean ibiltzen den zinemaldia. Atzo, itsasoan bainatuko zen ikuslegoa, pelikula batetik atera eta bestera sartu bitartean. Gaur, ordea, inguruko kafetegiak, liburutegiak edo edozein arkupe izan dira tarte horren babesleku. Bezperako argien kontrastea oraindik bizkar gainean, egungo filmen giroa akorde zegoen kanpoko eguraldiarekin. Sakontasun handiz aritu dira denak.

Jesús López filmaren fotograma

2021eko irailaren 18an - 20:29
Azken eguneraketa: 22:34
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Horizontes Latinos saileko Jesús López filmak ireki du eguna. Maximiliano Schonfeld zuzendari argentinarraren lana da, eta ezaguna dugu 2018. urtetik hona Proyectan eta WIP Latamen parte hartu baitu, garapen eta ekoizpen faseetan. Filmak senitarteko baten heriotzak familian eragindako hutsunea erretratatzen du, Argentinako landa eremuan. Abelek, pixkanaka, galdu berri duen lehengusuaren tokia nola hartzen duen ikusten dugu, ingurukoek ere hala eskatuta. Beste baten identitatea hartzeak dakartzan abantailak eta ardurak, presio eta sariak nahasten dira barne munduan sakontzen duen filmean. Ederra da zinema argentinarrak esan gabe iradokitzeko duen indarra, eta era horretan garatzen da istorioa, gertakaria gero eta esplizituago egiten den arte. Filmak barnean hartzen gaitu hasieratik, ordezkatze horren testigu eginez eta protagonistaren alde jarrita. Estetikoki filmak iruditegi kontzeptualetara jotzen du, argi bereziak, lurrean altxatzen den hautsa edo iluntzetako misterioa harrapatuz. Honek, ordea, istorioa apur bat lausotzen du, edertasuna azaleko gelditzeko arriskuan. Halere, fintasun handiz landutako istorioa, ikuslegoaren txaloak jaso dituena amaitzean.

 

Eles transportan a morte filmaren fotograma

 

 

Eles transportan a morte filmaren fotograma

 

 

 

Horren ondoren izan da Eles transportan a morte filmaren pasea. Zinemaldiko sailik irekiena izateko ospea duen Zabaltegi-Tabakalera sailean lehiatzen da Helena Girón eta Samuel M. Delgadoren lana, eta bi lerrotan kontatutako istorioa da. Batetik, Kristobal Kolonen tripulazioko hiru heriotz-kondenatu ditu protagonista; bestetik, hil zorian dagoen emakume bat, eta hura salbatzen saiatzen diren bi emakume. Bekatuen eta traizioen artean, ihesa eta sorginkerien  nahasmenduan, zatikaturik kontatutako istorioa da. Narratibotik nahiko aldenduta garatzen den haria da, eta ondo asmatzen du zein realismo dosi eman, eta non. Irudien testurak modu askean tartekatzen dira, eta zentzu horretan erabaki ausartak daude hartuak. Duen punturik indartsuena saiakera egiteko era da, bideak itxi beharrean irekitzen dituena. Beharbada solemnitate gehiegi hartzen dute elkarrizketek, urriak baitira, eta horren ondorioz pisu larregi hartzen baitute. Ikusmira Berriak programan garatutako lanak, bestela, proposamen interesgarria dakarki iragana ekartzera begira.

Azkenik, sail berean estreinatu da Jean-Gabriel Périoten Retour à Reims (Fragments) filma, jada urteroko parada bihurtu zaigun zuzendariaren obra. Hainbat lan izan ditu zuzendariak Donostia Zinemaldian azken urtetan, eta askoren kuttuna bihurtu. Jarritako espektatibak bete ditu azken film honek, klase ikuspuntua, emakume langilea, eta egungo gizarte-politika izanik jomugan. Artxiboko material bitartez frantziar zinema eta teleberriak batez ere, zuzendariak Didier Eribonen liburuan oinarritu du filma, hainbat adaptazio eginez. Militantziarekiko esperantzak eta kontakizunerako erraztasunak ausarki egin du topo obra honetan zinemaldiko ikuslegoarekin, zeinak ezin izan duen beste toki batera begiratu. Jaka horien irudiek hartu dute Tabakalera, baita manifestazioetako gas negar-eragileak, eta euriak, eta oihuek. Kanpoan ateri jada.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinemaldia 2021
2021eko urriaren 4
Sail Ofiziala
Zinemaldiaren ajeak

2021eko irailaren 28
Donostia Zinemaldiaren aitzakian
Zinemaldiaren osteko bestondoa

2021eko irailaren 27
Donostia Zinemaldiaren aitzakian
Zinemaldiaren osteko bestondoa

2021eko irailaren 25
BESTELAKO ZINEMALDIA / 8. EGUNA
Alfonbraren azpian zegoena

2021eko irailaren 23
Sail Ofiziala / 6. eguna
Fikziozko pertsonaiak baizik ez gara

2021eko irailaren 23
Donostia Zinemaldiaren aitzakian / 6. EGUNA
Kerik gabeko egunak

2021eko irailaren 22
BESTELAKO ZINEMALDIA / 6. EGUNA
Esaten ez direnak

2021eko irailaren 22
Sail Ofiziala / 5. eguna
Amatasun atmosfera itogarriak

2021eko irailaren 22
Donostia Zinemaldiaren aitzakian / 5. EGUNA
Azpi-azpikoak

2021eko irailaren 21
BESTELAKO ZINEMALDIA / 5. EGUNA
Atalik interesgarriena eta ospearen balioa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!