Atalik interesgarriena eta ospearen balioa

  • Sarrerak lortzeko egon diren zailtasunak izan dira hizpide hainbat mediotan. "Aurten ez dut ezer lortu" edo "datorren urtean akreditazioa, fijo" bezalako komentarioak entzun ditut han eta hemen; nik, seigarren egunez, alarma 6:45etan jarrita eman diot hasiera egunari. Halere, oraindik bertaratzeko gogoa duenarentzat, apur bat bazterrean gelditzen den Nest saila gomendatzen dut, zine eskoletako ikasleei gordetako saioak eskaintzen dituena. Bilaketa indartsuak eta ausartak, ikastolako lan batetik urruti, zinema munduan eragitera igaro berri direnak.

Paloma Orlandiniren "Ob scena" filmaren fotograma

2021eko irailaren 21ean - 20:50
Azken eguneraketa: 22:53
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gaurko saioa Paloma Orlandiniren Ob scena filmarekin hasi da. Film labur argentinarrak sexuaren eta pornografiaren inguruko ikerketa abiatu du, zuzendariaren bizipenak artxiboarekin eta animazioarekin esperimentatuta. Irudi inplizitu eta esplizituek, off ahots zuzen baina konplexuek, eta bien artean sortzen den harremanak, Orlandiniren unibetsoaren berri ematen dute, eta norberak izandako esperientzekin jartzen da dantzan. 80. hamarkadan Kuban psikiatra batek idatzitako testu batzuetatik abiatuta, sexuaren errepresentazioak barnebiltzen duen kontrol sozialaren inguruan hausnartu nahi duen filma da. Soinu diseinuaren lanketa xehetasunez egina da, eta atmosfera berezia sortzea lortu du. Oso gomendagarria.

Frantzia hegoaldean giroturiko Yearlings lanak jarraitu dio atzetik. Mélanie Akoka da zuzendaria, eta nerabezarora igarotzen ari den neskato bat du protagonista. Amaren presentzia nahiko urruna du nerabeak, eta ondoko harresia konpontzera etorri den gaztearekin harremana egiten du, baita bere zaldiarekin ere. Filmak desira-pultsuak, erakarpenak eta miresmenak ditu ardatz, baita lehen desengainua ere. Irudi ederrez eginiko filma da, elkarrizketa labur baina zehatzez eraikia. Barne munduaren isiltasunak presentzia handia du filmean, eta, akzio gutxirekin, ondo eramana da.

"Podul de piatrâ" filmaren fotograma

Elias Kerejeta Zine Eskolako Podul de piatrâ izan da programa honetako azkena. Artur-Pol Camprubí zuzendariak gidatua da, eta bera da, era berean, argazki zuzendaritzaren egilea. Aragoiko Zerrendan bizi den Angelica emakume errumaniarra du protagonista, baita honek bizi duen presentziaren berezitasuna: ez hemen eta ez han presente egotearen baldintza. Moxal baten jaiotzak irekitzen du filma, eta elkarrekiko harremanean joaten dira Angelicaren eta herriaren artekoak, eta zaldiaren presentzia. 16 milimetrotan errodaturiko filmak zuzendariaren erabaki sendoak erakusten ditu, argiaren eta mugimenduaren arteko koreografia oso fin landuta.

Zinemira sailean eskainitako Aitor Merinoren filma izan da gaurko azkena. Asier ETA Biok filmaren zuzendari ere badenak, familiako bidaia batean hasitako Fantasia lana aurkeztu du, era berean familia artxibo gisa ere eraikitzen dena. Lau urteetan zehar ondutako lana familiaren intimotasunean filmatu du Merinok, eta barnetik erakusten ditu etxekideen arteko talka eta pozak, batez ere gurasoengan jarrita fokua. Filmaren erregistro mota freskoa da, domestikoa, eta oso etxekoa. Gurasoak lasai ageri dira semearen aurrean, gertutasunak ematen duen konfiantzan. Zuzendaria kameraren atzean egoteak, era berean, senide arteko errolak aldatzen ditu, eta bere eszenatoki bihurtzen da familiaren etxea. Gauzarik pertsonalenak erregistratzeak, ordea, badu arrisku bat erakutsi daitekeenaren zilegitasunari dagokiona. Tarteka, ikusleak badu sentipena bat, ikusten ari dena besteen kontutan gehiegi sartzea ez ote den, eta deseroso sentiarazten du horrek. Zentzu horretan ertzak ikutzen dituen lana da, zuzendaria baina gehiago jartzen baitira ikusgai gurasoak. Merinok argitu duenez, familian eta gertukoekin garatutako proiektua izan da, Amaia arreba ere oso presente egon baita. Etorkizunean gogoratu nahi duten bidaiarekin hasten da filma, eta etorkizuneko album familiarra osatzen saiatzen da. Zer da, funtsean, zinema?

 

 

 

"Fantasia" filmaren fotograma

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinemaldia 2021
2021eko urriaren 4
Sail Ofiziala
Zinemaldiaren ajeak

2021eko irailaren 28
Donostia Zinemaldiaren aitzakian
Zinemaldiaren osteko bestondoa

2021eko irailaren 27
Donostia Zinemaldiaren aitzakian
Zinemaldiaren osteko bestondoa

2021eko irailaren 25
BESTELAKO ZINEMALDIA / 8. EGUNA
Alfonbraren azpian zegoena

2021eko irailaren 23
Sail Ofiziala / 6. eguna
Fikziozko pertsonaiak baizik ez gara

2021eko irailaren 23
Donostia Zinemaldiaren aitzakian / 6. EGUNA
Kerik gabeko egunak

2021eko irailaren 22
BESTELAKO ZINEMALDIA / 6. EGUNA
Esaten ez direnak

2021eko irailaren 22
Sail Ofiziala / 5. eguna
Amatasun atmosfera itogarriak

2021eko irailaren 22
Donostia Zinemaldiaren aitzakian / 5. EGUNA
Azpi-azpikoak

2021eko irailaren 21
Donostia Zinemaldia / 4. eguna
Durasi buruz hitz egin beharra

Eguneraketa berriak daude