Irudika ditzagun istorio sinesgaitzak

  • Zinemaldiaren glamourak atzean zer uzten zuen ez pentsatzen ahalegindu ginen. Irailaren 17tik 26ra bitarte, Donostiako erdiguneak eta Alde Zaharrak Zurriolako hondartzarekin egiten duen triangeluak ez du Zinemaldia ez zen besterik izan hizpide. Eta behin garbitzaileen kamioiak azkenengo sarrerak eraman dituztenean... gertatutakoaren inguruan hausnartzea gelditzen zaigu soilik.

Filmen kritikak egiteko modu asko egon daitezke. Niretzako, ez da erraza gertatzen iruzkinaren atalak egitea, txikitan erakusten ziguten modura: sarrera, argudioak, mamia, ondorioa... Edo ondorioek jaten naute hasierako sarreran, edo argudioak etorri ahala ihes egiten dit, edo mamirik gabe gelditzen naiz bukaerarako. Ez da modurik ordenatuena, baina forma eta edukia bereiztea bezain zentzugabea egiten zait pentsatzea etika eta estetika banaturik egon litezkeela. Egia da Zinemaldiaren programazioaren inguruan iruzkin bat egiteko film guztiak ikusi behar izango nituzkeela, edo estatistikoki zilegitasunaren ehunekoa atera eta bete; ez da nire kasua. Halere, nago, ikusitakotik abiatuta, ohikoak ez diren istorioak faltan bota izana azaldu dezakedala, eta horretaz gain, gidoi posibleetarako apunteak idatzi, inork egingo ez dituen filmak irudikatze aldera.

Jolasean diru guztia xahutu duen emakumea irudikatzen dut. Ile zuria, adineko andre baten itxura, janzkera diskretua. Bortzirietako bizilaguna litzateke, eta Lesakako kasinoan zorpetu berria. Herrian, noski, inork ezin lezake ezer jakin. Are gutxiago haren herentziarekin amesten duten seme-alaba eta bilobek; batez ere haiek, ezingo lukete ezer jakin. Ez da ezinezko istorioa, ez da gauza berria; ezagunak dira norberaren familian musean jokatzen galdutako baserriak. Baina ez dira ageriko kontuak, era berean. Emakumeen joko zaletasunak, dirua oinordekoei eman ordez bizi diren bitartean gozatu nahi dutenak, ez-kristauak. Halakoa izan liteke Casino filma.

Bigarren gidoi batera pasa gintezke orain. Irudikatuko nuke haur bat, lehengusinarekin, isilpean, sexualitatearen ertzak topatzen ari dena. Biluztasunaren jolasa, jakituria den inozentzia, gurasoengandik urruntzeko lehen pausoak. Egiten ari direna zer den jakin ez arren, kasualitatez, sekretuan mantentzen dutena. Atzemanak diren arte... eta bere azalean bizitakoak onartu ezin izan dituen aitak, amorru bizian, dena suntsituko duen arte. Edo bere esperientzia propioetan hausnartzera eramango duen arte, zorte pixka bat izanez gero.

Eta bestea, fantasiari dagokiona, edo dokumentalari: gauza bera finean. Gizon homosexuala irudikatu nezake, sendabelarren aditu dena, sorgin bat. Gizonak, nagusia pozoitzeari egingo dio, pixkanaka, hainbat belarren nahasketa bazkariarekin batera emanaz, Sara Montielen zianuroen inspirazioz. Ez litzateke, inola ere, kontu berria: isilpean daude gordeak hainbat emakumek, gizonak jipoitu ostean, hartutako vendettaren lekukotzak. Oraindik aipatu gabeak, ordea.

Denak ala denak dira erreal eta irreal. Ez dira sinesgaitzak gertagaitz direlako edo haiekin konektatu ezin dugulako. Narraziorako modu ez-ohikoak direlako baizik. Ez dira existitzen aipatzen ez direlako, sekretuak direlako; baina existitzen dira gure pentsamenduetan. Misio bat jarri nahiko nioke eraikitzen den film bakoitzari: ezinezkoa izan dadila, sinesgaitza. Atera gaitzala ohiko zonaldeetatik, eta jar dezala ale bat bestelako munduen eraldaketarako aukeran.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinemaldia 2021
2021-09-28 | Mikel Antza
Donostia Zinemaldiaren aitzakian
Zinemaldiaren osteko bestondoa

Aurten ez naiz Zarautzera joan Literaturiara. Nekatuegi nengoen. Neure buruari ezarritako zine maratoiaren amaieran ondo zetozkidakeen begiei zabalik eusteko Laranja mekanikoa filmeko Alexi ipini zizkioten gailuak.


2021-09-27 | Mikel Antza
Donostia Zinemaldiaren aitzakian
Zinemaldiaren osteko bestondoa

Aurten ez naiz Zarautzera joan Literaturiara. Nekatuegi nengoen. Neure buruari ezarritako zine maratoiaren amaieran ondo zetozkidakeen begiei zabalik eusteko Laranja mekanikoa filmeko Alexi ipini zizkioten gailuak.

 


BESTELAKO ZINEMALDIA
Irudika ditzagun istorio sinesgaitzak

Zinemaldiaren glamourak atzean zer uzten zuen ez pentsatzen ahalegindu ginen. Irailaren 17tik 26ra bitarte, Donostiako erdiguneak eta Alde Zaharrak Zurriolako hondartzarekin egiten duen triangeluak ez du Zinemaldia ez zen besterik izan hizpide. Eta behin garbitzaileen kamioiak... [+]


"Haiek milionario, gu prekario"

Zahar etxeeetako langileak Zinemaldiaren alfonbra gorrian sartzen saiatu dira (irailak 25), baina Poliziak geldiarazi egin ditu.


Eguneraketa berriak daude