Esaten ez direnak

  • Azken egunetara iristen ari garela, film gutxi gelditzen dira estreinatzeke. Banaka-banaka ikusi ditugu areto eta oholtzatik pasa diren zuzendari, ekoizle nahiz aktoreak, apur bat hurbiltzen gaituelarik horrek sortze eta eratze prozesura. Egileen zuzeneko ahotsa entzutea izaten da, berez, festibalen zerarik interesgarriena. Badira pandemiagatik eten behar izan diren proiektuak, beste gertakari batzuengatik birformulatu behar izan direnak, inprobisaziotik asko dutenak, edo sortze prozesua abiatu zuten anekdota bereziren bat dutenak. Eta, bestela ere, urteetako lanaren ostean egindakoa erakustera datorrenak badu zer konta, filmean esangabekoa, agian.

"Ese fin de semana" filmaren fotograma

2021eko irailaren 22an - 17:03
Azken eguneraketa: 19:09

Zuzendari berrien sailean estreinatu da gaur Mara Pescio argentinarraren Ese fin de semana filma. Iruzur batengatik alaba eta senarra atzean utzi ostean, Julia berriro itzultzen da aspaldi utzitako auzora. Alaba bertan bizi da, baina aitak Paraguayra alde egin du lan bila, eta hara eraman nahi du berarekin alaba. Honek, ordea, ez du joan nahi, eta ez du nahi amak bidaia baimena sinatu diezaion. Ama, azken batean, iruzurra egindako diruaren bila dator. Filma zatika kontatua dago, informazio dosiak pixkanaka eskainiko balitu bezala. Ama-alaben harremana urruna da, baina baditu konplizitatea zirriborratzeko ahaleginak. Halere, berezi suertatzen da amaren pertsonaia, alabaz kezkatzen ez dena, eta ongizate pertsonalerako beharrak asetzera datorrena. Horrelako pertsonaia maskulinoetara ohituagoak gauden arren, ez da berdina gertatzen emakumezko pertsonaiekin, eta horrek kontrastea egiten du, ia ez sinesgarri bihurtuta. Harridura horrek atzean zer duen pentsatu beharko genuke, akaso. Zehar lerro bezala agertzen da alabaren bikotea, kasualitatez neska dena. Ederra da dramaren epizentroa izan gabe istorioan normaltasunez eta beste asmorik gabe (edo asmo argi eta berezirik gabe) nesken harreman sexu-afektiboak nola josten diren.

 

"Aurora" filmaren fotograma

Paz Fábregaren Aurora izan da Horizontes Latinos sailean arratsaldean estreinatu den filma. Costa Ricako zuzendariak Toulousen izan zen Zinema Eraikitzen programan parte hartu zuen, eta zinemaldian parte hartu izan du lehenago ere, zuzendari eta ekoizle gisa. Oraingo honetan haurdun dagoen 17 urteko neska baten eta bat-batean gertuko bihurtuko zaion 40 urteko emakumearen arteko topaketa marraztu du, ama izatean eta gizartearekiko harremanean sakonduta. Hasieran, gazteak hala nahi duela, haiek bakarrik jakingo dute sekretua. Ezkutatzeko gaitza gertatzen denean, ordea, gizarte osoaren pisua eroriko da jaio ez den haurraren eta oraindik izan ez den amaren gainera. Zuzendariak gaitasun handiz irudikatzen du oraindik erreala ez den momentu hori, zeinetan erabaki bereziak hartzen dituzten bi emakumeek; surrealismoarekin mugan, ustekabeko kolpea suertatzen da kanpoarekiko esnatzea. Inprobisaketa oso presente izan dute sortze prozesuan Paz Fábrega eta aktore nagusietako bat izan den Rebeca Woodbridgek. Fikzioak zenbat duen dokumentaletik ulertzen denean, labainduz joaten dira bien arteko mugak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinemaldia 2021
BESTELAKO ZINEMALDIA
Irudika ditzagun istorio sinesgaitzak

Zinemaldiaren glamourak atzean zer uzten zuen ez pentsatzen ahalegindu ginen. Irailaren 17tik 26ra bitarte, Donostiako erdiguneak eta Alde Zaharrak Zurriolako hondartzarekin egiten duen triangeluak ez du Zinemaldia ez zen besterik izan hizpide. Eta behin garbitzaileen kamioiak... [+]


2021-10-03 | Mikel Antza
Donostia Zinemaldiaren aitzakian
Zinemaldiaren osteko bestondoa

Aurten ez naiz Zarautzera joan Literaturiara. Nekatuegi nengoen. Neure buruari ezarritako zine maratoiaren amaieran ondo zetozkidakeen begiei zabalik eusteko Laranja mekanikoa filmeko Alexi ipini zizkioten gailuak.


2021-09-27 | Mikel Antza
Donostia Zinemaldiaren aitzakian
Zinemaldiaren osteko bestondoa

Aurten ez naiz Zarautzera joan Literaturiara. Nekatuegi nengoen. Neure buruari ezarritako zine maratoiaren amaieran ondo zetozkidakeen begiei zabalik eusteko Laranja mekanikoa filmeko Alexi ipini zizkioten gailuak.

 


BESTELAKO ZINEMALDIA
Irudika ditzagun istorio sinesgaitzak

Zinemaldiaren glamourak atzean zer uzten zuen ez pentsatzen ahalegindu ginen. Irailaren 17tik 26ra bitarte, Donostiako erdiguneak eta Alde Zaharrak Zurriolako hondartzarekin egiten duen triangeluak ez du Zinemaldia ez zen besterik izan hizpide. Eta behin garbitzaileen kamioiak... [+]


Eguneraketa berriak daude