Eusko Legebiltzarrak ez du onartu pentsionistei 1.080 euro bermatzeko proposamena

  • Gutxieneko pentsioa 1.080 eurora arte osatzeko EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean egindako legez besteko proposamenak ez du aurrera egin, EAJk, PSEk eta PPk kontra bozkatu dutelako.


2018ko martxoaren 22an - 16:27
Legebiltzar kanpoaldean dozenaka pentsionista bildu dira euren aldarrikapenak entzunak izan daitezen (arg: EiTB)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Pentsionisten etengabeko mobilizazioaren erdian, pentsio duinen inguruko eztabaida EAEko parlamentura iritsi da ostegunean. EH Bilduk proposatu 1.080 eurora arteko gutxieneko pentsio bat izateko neurriak hartzea, ordainsari eskasa jasotzen dutenei "progresiboki" laguntza igoaz. Horretarako Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan aldaketak egitea iradoki du koalizio abertzaleak, errenta hori aipatu gabe nolanahi ere.

Eztabaida Madrilek eta Gasteizek dituzten eskumenen inguruan itzulinguruka ibili da ordea, eta EAJ, PSEk eta PPk poposamenaren kontra bozkatu dute azkenean. Amaia Arregi EAJko heledunak "demagogia populista" izatea egotzi dio EH Bilduri eta arazoa DSBE bidez ez dela konponduko adierazi du. Elkarrekin-ahal Duguk, bere aldetik, babestu egin du eskaria.

Legebiltzarraren kanpoaldean ehunka lagun bildu dira Euskal Herriko Eskubide Sozialen Aldeko Pentsionisten plataformak deituta.

LAB: "Gaur EAJ, PSOE eta PPk mozorroa kendu dute"

LABek prentsa ohar bidez bere haserrea azaldu du Eusko Legebiltzarrean hartutako erabakiarekin: "Konprobatu ahal izan dugu nola mespretxatu dituzten Euskal Herriko kaleetan protestak ari diren milaka pentsionista", adierazi du.

Sindikatuak gogorarazi du bigarren aldia dela pentsionistei "barre" egiten dietela etxe berean, 71.724 sinadurak aurkeztu zituztenean ere "lepoa eman" zietela esanez. Mobilizazioekin segi eta kalera ateratzeko deia egin du.


Pentsioak kanalean gehiago
2023ko azaroaren 16
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.